Arantxa Urretabizkaia idazleak Tolosako irakurle taldeak 2015eko abenduaren 16an kultur etxean egin bilkuran hartu du parte. Izan ere, Urretabizkaiaren “Zuri-beltzeko argazkiak” liburua aztertu dute bertaratutakoek. Hemen, aipatu eleberriari buruz hainbat agerkaritan idatzitako kritikak dira irakurgai.
Urtarrilean, “Adiskide paregabea”
Urtarrilaren 27an, 19etan, Tolosako kultur etxean egingo duen bilkuran Elena Ferrantek idatzi eta Fernando Reyk itzulitako “Adiskide paregabea” liburua aztertuko dute Tolosako irakurle taldeko kideek.
Hemen aipatu liburuari buruz egunkari ezberdinetan argitaratutako kritikak irakurgai. Egun hauetan irakurri eta irakurle taldean parte hartzeko aukera aparta duzu, beraz.