Galtzaundi irakurle taldeak beste idazle baten bisita jasoko du martxoko saioan. Otsailean Juan Luis Zabalarekin egon ostean, Maixa Zugasti idazle tolosarraren txanda izango da hurrengoa. Saioa martxoaren 21ean, asteazkena, izango da Tolosako Kultur Etxean eta 2017ko Irun Hiria saria jaso duen L.A.A. nobela izango da hizpide. Honenbestez, liburua irakurri dutenek iritziak partekatzeko aukera izango dute 19:00etatik aurrera. Ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du irakurle taldea. Hemen irakurri dezakezue Zugastiri Tolosaldeko Atarian egindako elkarrizketa.
Donostian kokaturiko thriller psikologiko honek egileari jazotako gertaera hunkigarri batzuk ditu abiapuntu. Duela urte batzuk, emakume batek laguntza eskatu zion. Senarraren jipoiak eragindako ubelduz beteta agertu zen, heriotza mehatxuaren pean, erabat izuturik Errealitatean lez, orri hauetan, maitasun istorioa dirudiena beldurrezko kontakizun bihurtuko da. Gezurra, izua, mendekua eta ankerkeria ohikoak izango dira, harik eta bakoitza bere bakardadea gainditzera ausartuko den arte .
Liburuari buruzko zenbait erreferentzia jarraian:
Unai Zubeldiaren erreportajea Gipuzkoako Hitzan.
Zugastiri elkarrizketa Urumeako Kronikan.
Amagoia Gurrutxagaren albistea Berrian.