Martxoaren 6tik 20ra arte iraungo du Errigoraren aurtengo Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainak. Lelo berriarekin dator: Zubi bat sukaldera, baina kanpainaren planteamendua betikoa izango da: oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eskatu ahal izango dira euskaraz etiketatuta eta, auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan. Eskatu daitezkeen produktuei buruzko informazioa hemen.
#ESKUTIKeskura sukaldearen eremu partikularra gainditzeko proposamena da. Sukaldera zubi bat sartzeko formula bat, eta sukaldetik zubi bat irtetekoa. Norbere sukaldea gainerakoekin lotzeko bidea. Errigoraren inguruan sortu dugun komunitatearekin bat egiteko era.
Eskaerak online egin daitezke eta Galtzaundiren egoitzan jasotzeko aukera egongo da ondoren. Olioa apirilean jaso ahal izango da eta kontserbak, berriz, ekainean. Ordainketak eskaerak jasotakoan egin beharko dira.