Villabona, Zizurkil, Leaburu eta Anoetan izango da ‘Euskaraz bizi ahal gara!’ zikloa

Aurrera doa Galtzaundi Euskara Taldeak antolatutako hitzaldi zikloa eta eskualdeko hiru herri bisitatu ondoren, Amasa-Villabona, Zizurkil, Leaburu-Txarama eta Anoetan izango da hurrengo astean. Zizurkilen kasuan bigarren aldiz eskainiko dute hitzaldi Galtzaundiko kideek; aurretik Zizurkil Goain eman zuten hitzaldia eta oraingoan, Elbarrenan.

Aurreko urteko saioen bitartez galtzaundikideak eskualdeko ia herri guztietan saretu ziren eta horri jarraipena emanez, Galtzaundik beharrezkoa ikusten du hizkuntzaren gaia herritarren artean zabaldu eta kontzientzietan eragitea. Hitzaldietan Tolosaldeko eta herrietako egoera soziolinguistikoaren errepasoa egingo da eta lehenengo Euskaraldiko ondorioak eta datuak plazaratuko dira. Gainera, Euskaraldiaren hurrengo edizioa nolakoa izango den azaltzeko ere baliatuko dira hitzaldiak, Tolosaldeko Euskararen Mahaia eta Galtzaundiren etorkizuneko asmoen berri emateaz gain.

AMASA-VILLABONA

Eguna: urriak 16, asteazkena

Ordua: 18:30

Lekua: Subijana Etxea – Mintzola

Hizlariak: Garikoitz Goikoetxea Etxeberria eta Amaia Doyague Loiti.

ZIZURKIL

Eguna: urriak 17, osteguna

Ordua: 19:30

Lekua: Plazida Otaño liburutegia

Hizlariak: Haritz Azurmendi Arrue eta Imanol Artola Arretxe.

LEABURU-TXARAMA

Eguna: urriak 18, ostirala

Ordua: 18:00

Lekua: Gela balioanitza

Hizlariak: Jone Arrospide Alonso eta Jexux Murua Gorostidi.

ANOETA

Eguna: urriak 19, larunbata

Ordua: 10:30

Lekua: Udaletxea

Hizlariak: Nora Iñurrita Ibarbia eta Imanol Artola Arretxe.

Villabona, Zizurkil, Leaburu eta Anoetan izango da 'Euskaraz bizi ahal gara!' zikloa 3

Villabona, Zizurkil, Leaburu eta Anoetan izango da 'Euskaraz bizi ahal gara!' zikloa 5

Villabona, Zizurkil, Leaburu eta Anoetan izango da 'Euskaraz bizi ahal gara!' zikloa 7

Villabona, Zizurkil, Leaburu eta Anoetan izango da 'Euskaraz bizi ahal gara!' zikloa 9