Urteko bilkura nagusia, maiatzaren 17an, Villabonan

Urteroko zita prest du Galtzaundi Euskara Taldeak. Aurten, maiatzaren 17an egingo du euskara elkarteak urteko bilkura nagusia. Hitzordua Amasa-Villabonako Subijana Etxean  izango da, 17:30etatik aurrera, eta 2022. urteko balantzearekin batera, 2023ko egitasmoaren eta aurrekontuaren onarpena egingo da. Zuzendaritza Batzorde berria ere proposatuko da bertan eta Galtzaundiko bazkideek berretsi beharko dute proposamena.

Ondoren, Xan Aire euskara teknikariak ‘Biba folklorea!’ herri kulturaren funtzioak gure komunitatean hitzaldi laburra eskainiko du.

Eguna: 2023ko maiatzak 17, asteazkena.

Tokia: Subijana Etxea (Mintzola), Villabona.

Ordua: 18:00etan (lehen deialdia 17:30etan).

 

OHIKO BATZAR NAGUSIKO GAI-ZERRENDA

  1. 2022ko memoriaren eta balantzearen onarpena.
  2. 2023ko egitasmoaren eta aurrekontuaren onarpena.
  3. Zuzendaritza Batzordearen aurkezpena eta onarpena.
  4. Galderak eta eskaerak.
  5. Xan Aire euskara teknikariaren hitzaldi laburra:
    • ‘Biba folklorea!’ herri kulturaren funtzioak gure komunitatean.

Digitalizazioaren aroan, zertan dabiltza gazteak euskaraz plazetan, herri kulturaren inguruan? Maskaradek, libertimenduek, … loraldia bizi dute, eta Hegoaldea konkistatzen ere hasi dira!

Baina zer demontre topatzen dute gazteek hor? Herri kulturak zer funtzio dauzka gure komunitatean? Tolosalderarako zerbait balio al digu?