2022ko azken saioa egingo du abenduaren 13an Galtzaundi Euskara Taldeak sustatutako irakurle taldeak. Abenduko irakurgaia Leire Bilbaoren Scanner poesia liburua izango da. Saioa 19:00etatik aurrera egingo da, Tolosako Kultur Etxean eta ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du taldeko dinamika.
Ezkatak liburuarekin agertu zen plazara lehen aldiz Leire Bilbao 1996an, eta lirikotasun handiko piezak eskainiz. Scanner du izenburua haren bigarren poema liburuak, helduagoa, ausartagoa hala gaietan nola formetan. Euskal poeten artean ahots propioa garatzen ari den idazlea da Bilbao.