Ikasturtea amaitu berri dute Tolosako Mintzalagunek. Galtzaundi Euskara Taldeak koordinatutako egitasmoan parte hartu duten hiztun eta mintzalagunek saio irekia egin dute ikasturtea borobiltzeko, merienda baten bueltan. Udara begirako konpromisoak ere hartu dituzte, bakoitzak oporretan egin dezakeenari begira.