Txorien habia kutxa jaso du Galtzaundik

Aurtengoan euskararen gaiari eutsi nahi izan diote Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ‘Kuikui’ proiektuarekin. Kuikui ipuin-diskoak eta Kuikui ikuskizunak osatzen dute proiektua eta Miren Amuriza, Karmele Gorroño , Irene Irureta eta Xabier Zabalak hartu dute parte diskaren sorkuntza prozesuan.

Hemen ikusi daiteke ipuina,ahozko grabazioarekin batera animatuta, baita Txori nintzela, pailazoen azken bideoklipa ere.

Zer konta? Zer kanta?…”Munduak txorien kantuak eta herrien hizkuntzak behar dituela!”

TXORIEN HABIA-KUTXA OPARI

Gerturatutako hainbat herrietan, txorien habia-kutxak oparitzen ari dira pailazoak azken ikuskizun honetan. Egunerokotasunean txorientzat eta euskararentzat habia goxoak sortzen dituzten taldeen eskura ari dira jartzen habia-kutxak, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik. Asteburuan, Galtzaundi Euskara Taldearena izan zen txorien habia-kutxa jasotzearen ohorea, txoriek bezala euskara lau haizeetara zabaltzen jarritzeko ukuilua emanez eta animoak indarberrituz. Mila esker Pirritx, Porrotx eta Marimototx, iritsi zaigu berotasuna!