Gau beltzari ikusgarritasuna eman eta nerabeei begirako beldurrezko ibilbidea antolatu du Galtzaundik, Tolosako Elosegi parkean. Ekimenak sekulako arrakasta izan dut eta dagoeneko bisita-txanda guztiak bete dira. Urriaren 29, 30 eta 31ean egongo da beldurrezko ibilbidea egiteko aukera 19:00etatik 22:30etara. Taldeak 15 minutuz behin irtengo dira eta gehienez, bost pertsonakoak izango dira. Ibilbideak 30 minutuko iraupena izango du. Beraz, izen-ematea itxita dago.
X. mendearen erdialdera arte euskarari eta euskal landa-eremuari oso lotuta egon den tradizioa izan da Gau beltza. Orain, tradizioa baliatu nahi izan du Galtzaundi Euskara Taldeak, horretan oinarrituz gau beltzari indarra emateko.