Tolosan Euskaraldia antolatzen: Hasi gara!

Martxoan egindako bilera irekian erabaki zen Tolosak Euskaraldian parte hartzea. Dagoeneko izena emanda du Tolosak eta eskualdeko hainbat herrirekin batera agertzen da euskaraldia.eus webguneko mapan. Erabakia hartuta eta lehenengo bileran hainbat gai jorratu eta gero, Euskaraldia Tolosan antolatzeko bigarren saioa egingo da datorren asteazkenean, apirilak 25, Tolosako Kultur Etxean, 19:00etan.

Bilerak bi helburu nagusi izango ditu: ekimena Tolosan nola zabaldu lantzea eta irailera bitarteko egitekoak definitzea. Horretarako, deialdi zabala egin dugu Galtzaundik, Tolosako Euskaraldiaren antolaketa taldeak eta Tolosako Udalak.

Euskaraldia zer den jakin nahi duzu? Hemen informazio gehiago.

TOLOSAN EUSKARALDIA ANTOLATZEN: HASI GARA!
Bilera irekia
Eguna: apirilak 25, asteazkena
Ordua: 19:00
Lekua: Tolosako Kultur Etxea