Eskualde mailako hizkuntza politika definitzeko helburua duen elkargunea eratzeko hausnarketarekin jarraitzeko II. Batzarra egingo dute asteazkenean, euskalgintzan diharduten hainbat eragilek Lehiberri zentroan, 18:30etatik aurrera. Tolosaldeko Euskararen Mahaiaren etorkizuna eta 2019ko plangintza erabakitzeko elkartuko dira eskualdeko udal, ikastetxe, euskaltegi, tokiko komunikabide, euskara elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, UEMA eta zeharkako ikuspegia (bizikidetza, berdintasuna, aniztasuna-migrazioa) bermatzeko kolektibo, ordezkari eta teknikariak.
2017ko udaberrian Galtzaundi Euskara Taldeak egindako proposamena da bide honen abiapuntua eta une erabakigarrian sartu da prozesua.