Tolosako Mintzalaguna egitasmoan hiztun lanetan dabiltzan lagunetako bi elkarrizketatu ditugu.
Izan ere, 2014-2015 ikasturteari eman diote amaiera. Horretarako, merienda egin dute Oargi elkartean. 60 lagunen bueltan ibili dira aipatu ikasturtean Mintzalaguna egitasmoan. Irailean, 2015-2016 ikasturtean izena emateko aukera egongo da da eta, orduan ere, pertsona horiekin euskaraz hitz egiteko prestutasuna izango duten euskaldunen beharra izango da. Ikusi beraz, bideoa, hausnartu eta hartu parte euskararen zabalkundean!