Maiatzean eman zen 2019ko Hizkuntzen Kale-erabileraren neurketak Tolosan utzitako emaitzen berri. Datuak jaso direnetik lehen aldiz, euskara gehiago entzun da Tolosako kaleetan gaztelania baino eta notiziak Euskal Herriko hamaika txokotan presentzia nabarmena izan du.
Orain ordea, Kataluniako Revista de Llengua i Dret, Journal of Language and Law aldizkari akademikoak eskaini dio tartea Tolosako kale-erabileraren bilakaerari, Kike Amonarrizek aldizkariaren blogean idatzitako artikuluan.
Revista de Llengua i Dret, Journal of Language and Law 1983an sortu zen. Sei hileko maiztasunarekin argitaratzen da, eta hizkuntza administratibo eta juridikoari, hizkuntza-eskubideari, hizkuntza-politikari eta soziolinguistikari buruzko ikasketa akademikoak argitaratzen ditu. Kataluniako Administrazio Publikoko Eskola (EAPC) da erakunde argitaratzailea.
Tolosako kale-erabilera neurketetan euskarak izandako bilakaerak kataluniar komunitateko zenbait adituren interesa piztu du.
“Per primera vegada en els darrers cent anys, el basc torna a ser la llengua més utilitzada als carrers de Tolosa” @KikeAmonarriz
Una història d’èxit fonamentada en polítiques lingüístiques ambicioses i un teixit associatiu i de lleure potent i travathttps://t.co/liGOBk2x8C
— Avel·lí Flors Mas (@aflorsmas) June 11, 2020
La gràfica més bonica dels últims temps. https://t.co/wfhrL3vbuE
— Gemma Sangines (@gemmasangines) June 11, 2020
Tolosa passa del 29% d’ús de l’euskera al carrer l’any 1985 al 49% l’any 2019. I han canviat la distribució generacional: ara es concentra en els jóvens. Felicitats! https://t.co/XEzHprsSJc (traducció automàtica https://t.co/RoGvlEiPOk) pic.twitter.com/12WEefkaux
— Natxo Sorolla (@natxosorolla) May 22, 2020