Imanol Irazustabarrena, Maialen Akizu, Txomin Azpiroz, Eli Pagola, Oier Iurramendi eta Beñat Mujika bertsolariak aritu dira ostegunean Ibarrako plazako Galtzaundi tabernan. Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faserako girotze saioa izan da ostegunekoa, hastear den txapelketarako entrenamendua. Imanol Artola ‘felix’ izan da gai-jartzailea eta txapelketak izango duen antzeko formatua baliatuz, saio erakargarria burutu dute bertsolariek. Lepo bete da taberna sei bertsolarien jarduna entzuteko. Harituz Bertsozale Bilgunea, Iraulio Panttalone Hernaniko Bertso-Eskola eta Ibarrako Euskara Taldearekin elkarlanean antolatu du saioa Galtzaundik.