Urriaren 29, 30 eta 31an Gau beltzari ikusgarritasuna eman eta nerabeei begirako beldurrezko ibilbidea antolatu zuen Galtzaundik, Tolosako Elosegi parkean. Egunero 14 taldek izan dute ibilbide egin eta parkeko iluntasunean istorioan murgiltzeko aukera.
X. mendearen erdialdera arte euskarari eta euskal landa-eremuari oso lotuta egon den tradizioa izan da Gau beltza. Orain, tradizioa baliatu nahi izan du Galtzaundi Euskara Taldeak, horretan oinarrituz gau beltzari indarra emateko.