Beste urtebetez, Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Senperera joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da maiatzaren 12an. Izen ematea irekita dago maiatzaren 9a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 10 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 8 euro). Izena emateko lekuak hauek dira:
- ALEGIA: Kultur Etxean.
- ANOETA: Ikastolan.
- IRURA: Ikastolan.
- TOLOSA: Galtzaundin.
- VILLABONA: Zubimusu ikastolan (zentroan).
- ZIZURKIL: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan.
Autobusak 9:30etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:30etan izango da, Senperen. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri:
- ALEGIA: 9:30 Ferreteriko geltokian
- TOLOSA: 9:35 Zezen plazan
- ANOETA: 9:40 Apaetxe baserrian
- IRURA: 9:45 Ikastola parean
- VILLABONA: 9:50 Kiroldegian
- ZIZURKIL: 9:55 Oria paper-fabrikako geltokian
Jarraian, eguneko egitaraua: