Hileko azken ostegunerako kontzertu berezia antolatu dute Galtzaundi Euskara taldeak eta Ibarrako euskara taldeak Ibarrako Sendi Ekintza elkartean. Urriaren 31ean, 19:00etan, Petti barkarlari nafarrak kontzertua eskainiko du. Beratarra da Petti eta amerikar sustraiak dituen rocka egiten du. Hainbat bakarkako disko kaleratu ditu, ia denak Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin, eta Anari, Txuma Murugarren, Rafa Rueda edota Barrence Whitfield kantariekin partekatutako diskoak ere baditu. Pettiren ezaugarri nagusiak, erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakona, bluesaren arimaz kutsaturiko kantu ezkor eta ilunak, gitarra jotzeko trebezia eta taula gaineko indar basa dira.