Azaroaren 20ra arte egon da zabalik Ibarra-Galtzakomik euskarazko komiki lehiaketan parte hartzeko aukera. Lehiaketaren hamargarren urteurrenean, erantzun bikaina jaso da parte hartze aldetik. Guztira, ia 150 lan jaso dira eta epaimahaiak sariak banatzeko ebaluazio lanari ekin dio dagoeneko.Epaimahaia aurtengo edizioan honako hauek osatu dute: Ibai Luque diseinatzaileak, Idoia Olano euskara teknikariak, Joseba Antxustegietxarte komikilariak eta Iñigo Martiarena Mattin marrazkilariak. Edizio honetan, zendu berria den Juanba Berasategi zinema-zuzendariari omenaldia eta eskertza egin nahi izan zaio, euskarazko animaziozko film luzeetan aitzindari eta erreferente izateaz gain, Galtzakomikeko epaimahaiko kide ere izan zelako hainbat urtez.
Sariak abenduaren 1ean banatuko dira Ibarrako plazako estalpean, 19:00etatik aurrera. Sari banaketa ekitaldia girotzeko bertan izango dira Oihana Iguaran bertsolaria, Unai Gaztelumendi marrazkilaria eta Mireia Garaiburu bakarrizketalaria. Hiru multzotan banatuko dira sariak:
12 urtetik behera:
- Saria: 100€ + komiki bilduma
- Saria: Komiki bilduma + marrazketarako materiala
5 Aipamen: Komiki bilduma bana
Ibarrako komikirik onena: Opari txekea + komiki bilduma
*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez
12 urtetik 16 urtera:
- Saria: 200€ + marrazketarako materiala + komiki bilduma
- Saria: 100€ + komiki bilduma
2 Aipamen: Komiki bilduma bana
Ibarrako komikirik onena: Opari txekea + komiki bilduma
*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez
16 urtetik gora:
- Saria: 700€ + Eluska jatetxean bi lagunentzako afaria
- Saria: 300€ + Danon Txokoan bi lagunentzako afaria