Galtzaundi Irakurle Taldeak Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua liburua proposatu du udarako eta, irakurgaiaren inguruan egingo duen saioa ere zehaztu du. Irailaren 27an izango da, 19.00etan, Tolosako kultur etxean, ohi den moduan Yurre Ugartek dinamizatuta.