Urriako saioan Olga Tokarczuk, idazle Poloniarrak, 2020an argitaratu zuen`Erabili goldea hilen hezurren gainetik´eleberriaren inguruan hitz egiteko tartea egongo da irakurle taldean. Saioa 19:00etatik aurrera egingo da, Tolosako Kultur Etxean eta ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du taldeko dinamika.
Janina Duszejko ingeniari erretiratua eta orain ingeleseko irakaslea da Polonia hego-mendebaldeko bazter menditsu batean. Neguan ez da ia inor bizi paraje haietan, baina hala ere hildakoak agertzen hasiko dira, eta guztiek ere ezkutuko ehizarekin lotuak, nonbait. Thriller itxurapean, gogoeta literario, ekologiko eta metafisikoak biltzen dituen eleberri mamitsua, azken Nobel saridunaren lanik enblematikoena.