Apirilaren 20an egingo du hurrengo saioa Galtzaundik sustatutako irakurle taldeak eta landuko den liburuaren idazlea bertan izango da oraingoan. Izan ere, Ibaiertzeko ipuina izeneko lana izango da apirileko irakurgaia eta liburua lantzeko hitzordura gerturatuko da Oihane Amantegi egilea. Irakurle taldearen saioa 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean eta ohiko moduan Yurre Ugartek dinamizatuko du. Hitzorduan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.
Ibai bat, Amerikako Estatu Batuetako hegoaldeko bazter galdu batean, zehazten ez den garai ia mitiko batean. Horra eleberri labur bezain hipnotiko honen kokalekua. Eta ibaiaren ertzetan bizi den jendea: eztia biltzen duten nekazari zuri pobreak, ibaian bainatzen diren andre beltz mardulak, eta mundua bere magia guztian deskubritzen duen haurraren begiak, bizitzari nahiz heriotzari begira. Estreinaldi ausarta egin du Oihane Amantegik literaturaren munduan: estilo pertsonal bat onduz, idazkera dotorean, kontakizun original bezain indartsua lortzeko. Urrunean entzuten den hegoalde sakoneko harmonika-doinu bat bezain liluragarri eta malenkoniatsua.
Liburuari buruzko zenbait erreferentzia hemen.
Saiora joan ahal izateko izen-ematea
Hitzordua guztiz irekia bada ere, saioan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, beheko formularioa bete behar da eta ondoren, emailez bidaliko dira saioan parte hartzeko jarraibideak. 10 pertsonako muga jarri da saioan.