Bueltan da olio eta kontserben Errigorako kanpaina. Eskaerak otsailaren 27tik martxoaren 15ra (azken hau barne) egin daitezke Galtzaundiren bulegoan edota online. Oliba-olioa martxoaren amaieran edo apirilean jaso ahalko da eta kontserba, arroz eta pasta-sortak maiatzean. Ordainketa egiteko bi aukera izango dira: online, txartel bidez, edo, nahiago bada, produktuak jasotzean, eskudirutan.
Produktuak formato handian eskaintzen dira: oliba-olio birjina estra 5 litroko bidoietan eta pasta, arroza eta kontserbak 12 ontziko sortetan (esaterako, zainzuriak nahi badituzu, 12 ontzikoa da egin dezakezun eskaera txikiena). Ideia ondorengoa da: urtean behin urte guztirako eskaera egitea. Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina gure eguneroko kontsumo ohiturez harro egoteko bide bat da: Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estrarekin, kontserbekin, arrozarekin eta pastarekin urte guztirako despentsa betetzea proposatzen dizugu, ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta produktuok zure herrian jasotzeko aukera emanez.