Mugimendu feministaren eta euskaltzalearen arteko elkarguneez gogoetatzeko hitzaldi zikloa

Hilabetetako lanaren ostean aurkeztu dute Tolosaldeko Asanblada Feministak eta Galtzaundi Euskara Taldeak ‘Euskara eta Feminismoa: bidegurutzea elkargune’ izeneko hitzaldi zikloa. Eskualdeko egoerei erantzuna emango dien hitzaldi zikloa Lorea Agirreren laguntzaz egituratu dute Tolosaldeko mugimendu feministak eta euskaltzaleak. Beste hainbat lekutan antzeko zikloek izandako arrakasta eta duten interesa ikusita, eskualderako benetan baliagarriak izan daitezkeen saioak dira antolatutakoak.

Tolosaldeko Asanblada Feministako kide Maddi Aranak azpimarratu duenez, “une interesgarria bizitzen ari gara bi mugimenduak Tolosaldean eta aukera paregabea eskaintzen digu honek bien arteko elkarguneak eraiki eta elikatzeko. Izan ere, Feminismoaren eta euskaltzaletasunaren arteko elkargune eta harremanei buruz herritarrak hausnartzea da ziklo honen bidez dugun asmoa. Euskara eta Generoa batera baitoaz, ahalduntzeko eta boteretzeko prozesuan bateratzen dira”. “Mugimendu bakoitzak bestearengandik zer jaso eta bien arteko aliantzak aztertzea interesgarria izango da etorkizunean euskaltzaletasunak eta feminismoak eskualdean dituzten desafioentzako” gaineratu du Aranak.

Mugimendu feministaren eta euskaltzalearen arteko elkarguneez gogoetatzeko hitzaldi zikloa 3

Galtzaundiko Haritz Azurmendik eman ditu egitarauaren xehetasunak: “Tolosaldea igaroko duen hitzaldi zikloa da antolatu duguna. Tolosan hasi eta Villabonan, Ibarran eta Amezketan izango dira saioak, berriro ere Tolosan amaituz”. Urriaren 15ean hasita, asteartero, 18:30etan, izango dira saioak azken saioa izan ezik. Hitzaldi zikloa borobiltzeko egingo den mahaingurua asteazkenean izango da, gainontzeko hitzaldien ordu berean.

EGITARAUA:

Urriak 15, 18:30, TOLOSA. Udaletxeko pleno aretoa.

EUSKALTZALETASUNA ETA FEMINISMOA, AHALDUNTZEKO ELKARGUNEA

Hizlariak: Idurre Eskisabel Larrañaga eta Lorea Agirre Dorronsoro.

 

Urriak 22, 18:30, VILLABONA. Mintzola-Subijana Etxea.

EUSKARA ETA GENEROA GURUTZATZEN DIRENEAN

Hizlariak: Jaime Altuna Ramirez eta Jone Miren Hernandez Garcia.

 

Urriak 29, 18:30, IBARRA. Kultur Etxea.

EUSKARA ETA EMAKUMEAK, GENEALOGIA/BEGIRADA FEMINISTA BAT

Hizlaria: Saioa Iraola Urkiola.

 

Azaroak 5, 18:30, AMEZKETA. Kultur Etxea.

GENEROA ETA HIZKUNTZEN ELKARGUNEA ERAIKITZEN

Hizlaria: Itziar Gandarias Goikoetxea.

 

Azaroak 13, 18:30, TOLOSA. Kultur Etxea.

MUGIMENDU FEMINISTA ETA HIZKUNTZA PRAKTIKAK (Mahaingurua)

Moderatzailea: Eider Olazar Elduaien.

Parte hartzaileak: Petra Elser, Idurre Eskisabel Larrañaga, Tarana Karim eta Azpeitiko Emakumeen Txokoko ordezkari bat.

Ondoren, sormen saioa: Uxue Alberdi Estibaritz eta Oihana Iguaran Barandiaran bertsolariak.

 

[gview file=”https://www.galtzaundi.eus/wp-content/uploads/2019/10/Eskuorria.pdf”]

 

Euskararen eta feminismoaren arteko loturak eta harremanak aztertzeko benetan baliagarriak izango dira saioak eta horrexegatik, guztiak euskaraz izango badira ere, aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da  saioetan. Haritz Azurmendik azaldu duenez, “bereziki azpimarratu nahi dugu hau, euskara ulertzen ez dutenak edo zailtasunak dituztenak ere saioetara gerturatu daitezen, bertan azalduko dena interesgarria baita bi mugimenduen inguruan jakin mina duen ororentzat”. Esan ere saio guztiak irekiak eta doakoak izango direla.

Mugimendu feministaren eta euskaltzalearen arteko elkarguneez gogoetatzeko hitzaldi zikloa 5

Tolosako alkate Olatz Peonek bi eragileei eskerrak eman dizkie antolatutako zikloarengatik. Bere hitzetan, Euskara eta feminismoa, zeharkako gaiak ditugu biak, alor eta esparru guztietan sustatu eta indartu beharrekoak; herrigintzaren oinarrizko bi zutabe direnak; eta horregatik, Tolosa euskaldunago eta berdinzaleago baten alde urteak daramatzagu lanean, bide bat egin dugu, baina lanean jarraitu behar dugu, elkarlanean, elkarrekin egiteko bide hori, elkarlanaren bidetik hitzaldi ziklo hau antolatu den modu berean, bai euskarak eta baita berdintasunak ere eskatzen dutelako indarrak batzea”. Herritar guztiak gonbidatu nahi izan ditu hitzaldi zikloko saioetara.

Zikloaren babesleak: Tolosa, Amasa-Villabona, Ibarra eta Amezketako udalak; eta Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza. Laguntzailea: Tolosaldeko Ataria.

Mugimendu feministaren eta euskaltzalearen arteko elkarguneez gogoetatzeko hitzaldi zikloa 7

Mugimendu feministaren eta euskaltzalearen arteko elkarguneez gogoetatzeko hitzaldi zikloa 9 Mugimendu feministaren eta euskaltzalearen arteko elkarguneez gogoetatzeko hitzaldi zikloa 11 Mugimendu feministaren eta euskaltzalearen arteko elkarguneez gogoetatzeko hitzaldi zikloa 13 Mugimendu feministaren eta euskaltzalearen arteko elkarguneez gogoetatzeko hitzaldi zikloa 15 Mugimendu feministaren eta euskaltzalearen arteko elkarguneez gogoetatzeko hitzaldi zikloa 17