Misteriozko Kale Antzerki jendetsua egin da Tolosako alde zaharretik barrena

XX. mendearen erdialdera arte euskarari eta euskal landa-eremuari oso lotuta egon da Gau Beltza. Tradizio hori baliatu nahi izan du Galtzaundi Euskara Taldeak, Gau Beltzari indarra emateko.

Horregatik guztiagatik, aurten ere Gau Beltzari ikusgarritasuna eman nahi izan dio Galtzaundik baina aurten beste modu batera. Azken bi urteetan beldurrezko ibilbide bat antolatu izan da Tolosako Elosegi Parketik zehar, baina, aurten, Gau Beltza herriaren erdialdera eta adin guztietara gerturatu nahi izan du Galtzaundik. Horretarako, Misteriozko Kale Antzerki bat antolatu da Tolosako alde zaharrean zehar.

Ikusi argazkiak:

Argazkilaria: Juanan Dorronsoro