Mirua eta Verde Prato musikariak izan dira protagonista larunbatean egin den Sormenetik-en. Saioak, sormenari eta euskal kulturari gogoeta egiteko parada paregabe dira eta musikariek, euren sormen prozesuari, musika egiteko estilo hautuari, gazte izateari eta euskaraz sortzeari buruz hitz egin dute besteak beste. Eneritz Furyak-ek hartu du saioaren gidaritza.