Martxan da Mintzalaguna egitasmoa ‘Tú-tik Gu-ra” lelopean

Ikasturte berriarekin batera martxan da Mintzalaguna egitasmoa. Eskualdeko mintzalagunek hasi dute ikasturtea, eta ekimenera batzen ari direnak ere talde berrietan hastear dira. Dagoeneko ezagunak dira Mintzalagun egitasmoak: euskaraz hitz egiteko espazioak dira, astean behin elkartu eta ordubetez euskaraz aritzeko saioak, nahierara moldatu daitezkeenak, aisialdiari eta eguneroko martxari egokitutakoak, erabat doakoak.

Mintzalagunak norbere lotsak gainditzen laguntzen du, praktikatuz ikasten delako, pixkanaka. Eta jakina, harreman berriak euskaraz egiteko ere aukera bikaina eskaintzen du. Asteroko ordubeteko hitzorduan, euskaraz ongi dakitenak eta euskara praktikatu nahi dutenak elkartzen dira taldean eta horrela, leiho bat irakitzen zaie euskaraz praktikatu nahi dutenei. Aurtengo leloak horri egiten dio erreferentzia, “Tú-tik Gu-ra”, norbanakoak taldean euskaraz praktikatzera bultzatzeari, Mintzalagunen komunitatean, euskararenean txertatuz.

Beraz, herritar guztiak gonbidatu nahi dira parte hartzera; bai euskara praktikatu nahi dutenak eta baita ere, euskara praktikatu nahi duten horiei laguntzeko prest daudenak.

Bi aukera daude Mintzalgunean parte hartzeko.

  • Bidelari izan zaitezke: euskara ikasten ari dena edo euskaraz hitz egiteko zailtasuna duena, hau da, euskara praktikatu nahi duena.
  • Edo bidelagun: bere egunerokoan euskaraz egiten duena, eta euskaraz egin nahi duen horri lagundu nahi diona.

Martxan da Mintzalaguna egitasmoa ‘Tú-tik Gu-ra” lelopean 3

Tolosaldean, egun, hainbat herrietan daude Mintzalagun taldeak: Alkiza, Altzo, Anoeta, Irura, Tolosa, Villabona eta Zizurkilen, eta beste zenbait herritan aurtengo ikasturtean martxan jartzear daude, hala nola, Ibarran eta Ikaztegietan. Hainbat eragilek bultzatu edota babesten dute egitasmoa eskualdean: udalek, UEMAk, AEK eta Aitzol euskaltegiek eta Galtzaundi Euskara Taldeak.

Mintzalagunen sarea zabalduz eta sendotuz doa Euskal Herrian zehar: 6000 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten aurreko urtean. Eta gero eta gehiago dira, baita Tolosaldean ere Mintzalagunean parte hartzen dutenak. Zehazki, pasa den ikasturtean 100 lagunek hartu zuten parte, 23 taldetan banatuta. 

TOLOSALDEKO MINTZALAGUNA EGITASMOAK:

  • ALKIZA:

Izena eman nahi dutenek udal dinamizatzailearekin jarri behar dute harremanetan edo helbide honetara idatzi: kultura@alkiza.eus.

  • ALTZO:

Izena eman nahi dutenek udal bulegoetara jo behar dute.

  • ANOETA:

Izena eman nahi dutenek Anoetako Udaleko euskara zerbitzuan dute izena emateko aukera, baita telefonoz (943 651 200) edo e-mailez (euskara@anoeta.eus) ere.

  • IRURA:

Izena eman nahi dutenek Irurako Udaleko euskara zerbitzuan dute izena emateko aukera, baita telefonoz (943 691 333) edo e-mailez (euskara@irura.eus) ere.

  • IKAZTEGIETA:

Izena eman nahi dutenek udal bulegoetara jo behar dute.

  • VILLABONA:

Villabonan Mintzalagunean izena emateko interesa duenak, Udaleko Euskara zerbitzura deitu (943 692 100) edo helbide elektroniko honetara bidali beharko du bere mezua: euskara@villabona.eus.

  • ZIZURKIL:

Zizurkilgo Udalaren Ernio Bidea 9A behea helbideko udal-bulegoetan eman dezakete izena, baita ere 943 691 012 telefono-zenbakian eta bulegoa@zizurkil.eus helbide elektronikoan ere.

  • TOLOSA ETA TOLOSALDEA

Tolosan eta Tolosaldeko gainontzeko herrietan Galtzaundi Euskara Taldeak koordinatuko du Mintzalaguna egitasmoa. Izena ematea Galtzaundiren bulegoan egin daiteke (Nafarroa etorbidea 6, Tolosa) edo telefonoz (943 655 004) nahiz e-postaz (galtzaundi@galtzaundi.eus).

Martxan da Mintzalaguna egitasmoa ‘Tú-tik Gu-ra” lelopean 5 Martxan da Mintzalaguna egitasmoa ‘Tú-tik Gu-ra” lelopean 7 Martxan da Mintzalaguna egitasmoa ‘Tú-tik Gu-ra” lelopean 9 Martxan da Mintzalaguna egitasmoa ‘Tú-tik Gu-ra” lelopean 11