Peñascal Fundazioak Markinan duen egoitza bisitatu dute Tolosaldeko zenbait eragilek. Zehazki, bertako ikasleak euskalduntzeko jarraitzen duten ibilbidearen nondik norakoak ezagutzen izan dira bertan Galtzaundi, Aitzol eta AEK euskaltegietako eta Tolosako Peñascaleko ordezkariak. Galtzaundi Euskara Taldeko koordinatzaile Jexux Murua, Tolosako Aitzol Udal euskaltegiko zuzendari Axun Lopetegi, Andoaingo AEKko zuzendari Jone Tolosa eta Tolosako Peñascal fundazioko ordezkari Guillermo Malkorra, Vanessa Alzate eta Marian Delgado gerturatu dira Markinara bertako esperientziaren berri izatera eta datorren ikasturtera begira, hango ereduaren antzekoa Tolosako Peñascal Fundazioan nola txertatu aztertzen ari dira. Bisitan zehar, Markinako Peñascal Fundazioko koordinatzaile Olatz Busturiak eta Markinako AEKko zuzendari Garbiñe Idoietak azaldu dituzte bertako ikasleek euskara ikasteko ematen dituzten pausoen xehetasunak.