Bere ibilbidearekin jarraitzen du ‘Euskaraz bizi ahal gara!’ hitzaldi zikloak. Eskualdeko hainbat herri igaro ostean, Amezketa, Asteasu, Berrobi eta Lizartzaren txanda izango da orain. Aurreko urteko saioen bitartez galtzaundikideak eskualdeko ia herri guztietan saretu ziren eta horri jarraipena emanez, Galtzaundik beharrezkoa ikusten du hizkuntzaren gaia herritarren artean zabaldu eta kontzientzietan eragitea. Hitzaldietan Tolosaldeko eta herrietako egoera soziolinguistikoaren errepasoa egingo da eta lehenengo Euskaraldiko ondorioak eta datuak plazaratuko dira. Gainera, Euskaraldiaren hurrengo edizioa nolakoa izango den azaltzeko ere baliatuko dira hitzaldiak, Tolosaldeko Euskararen Mahaia eta Galtzaundiren etorkizuneko asmoen berri emateaz gain.
AMEZKETA
Eguna: urriak 21, astelehena
Ordua: 19:00
Lekua: Kultur Etxea
Hizlariak: Mikel Artola Izagirre eta Imanol Artola Arretxe.
BERROBI
Eguna: urriak 21, astelehena
Ordua: 19:00
Lekua: Etxola
Hizlariak: Kike Amonarriz Gorria eta Ane Izagirre Arruebarrena.
ASTEASU
Eguna: urriak 23, asteazkena
Ordua: 19:00
Lekua: Udaletxea
Hizlariak: Maite Asensio Iparragirre eta Idoia Lahidalga Ugarte.
LIZARTZA
Eguna: urriak 24, osteguna
Ordua: 19:00
Lekua: Udaletxeko areto nagusia
Hizlariak: Xabier Bengoetxea Mujika eta Amaia Doyague Loiti.