Euskaraldiaren aitzakian Galtzaundi Euskara Taldeak antolatutako bi hitzaldietatik lehena eman du Tolosako Kultur Etxean Elhuyarko Maddi Etxebarriak. Lan mundua euskalduntzeko beharraren aurrean enpresek egin ditzaketen pausoez aritu da Etxeberria eta bertaratu direnekin iritziak partekatzeko tartea ere hartu du.