Lagunduko al zenuke Euskaraldia antolatzen?

Hementxe dago Euskaraldiaren hirugarren edizioa, eta aurten lan egiteko modu berri batekin antolatuko da ekimena Tolosaldean. Ekintza zehatzetarako eta momentu puntualetan boluntarioak behar dira; euskaltzaleen laguntza ezinbestekoa da horretarako. Orain hasi eta abenduaren 3ra bitarte egin beharreko lanak honakoak dira:

  • HERRIKO BATZORDEKO BILERETAN PARTE HARTZEA. Hartu beharreko erabakiak hartzen laguntzeko (lan jarraitua).
  • TOLOSAN IZEN-EMATE MAHAIAK. Urriaren erditik aurrera Tolosan jarriko dira izen-emate mahaiak, eta azarotik aurrera izena emateraekin batera txapak banatuko dira. Jendea beharko da txandak osatzeko (urriaren 12tik azaroaren 19ra).
  • HERRI TXIKIETAN TXAPA BANAKETA. Zenbait herri txikitan ez dago Euskaraldiako talderik, eta herri horietan azarotik aurrera izena emateko eta momentuan txapa jasotzeko mahaiak jarriko ditugu (azaroaren 2tik azaroaren 19ra).
  • ENTITATEETARA BISITAK EGITEA. Entitateei Euskaraldia zer den azalduko dieten boluntarioak behar dira. Herri gehienak herri-batzorde bidez egingo dira, baina herriren batek laguntza beharko balu ere (iraila eta urria).
  • ENTITATEEKIN ARGAZKIAK ATERATZEA. Azaroan zehar jada izena emanda daukaten entitatez entitate igarotzea argazkiak ateratzeko. Horretarako EUSKARALDIA eta ARIGUNEA jartzen duten borobilekin joango dira boluntarioak, eta herriko komertzioetan eta entitateetan zehar argazkiak ateratzea (azaroaren 2tik azaroaren 19ra).
  • HERRI-GUNEAK APAINTZEA. Herri handienetan, Euskaraldiko egunetan ariketari ikusgarritasuna emateko faroletan, zutabeetan eta abarretan panel-moduko batzuk jartzea (azaroaren 14ko astean).
  • PANKARTA ETA PLASTIKOA JARTZEA. plastikoak eta pankartak jartzeko jendea behar da. Horiek herrigunetik kanpo jendearen paseko guneetan jarriko dira. Adib: errepideetan, herri sarreretan, zubietan, industruaguneetan… (azaroaren 14ko astea).
  • PANKARTAK EGITEA. Euskaraldiako egunetan, pankartak jartzeko asmoa da, batez ere industria-guneetan, eta pankartak egiteko esku apur bat duen jendea behar dugu (azaroaren lehen hamabostaldia).
  • ARIGUNEEN EUSKARRIEN BANAKETA. Euskaraldian izena ematen duten komertzioei ariguneen euskarriak banatu behar zaizkie. Lehendik izena emanda egongo dira, euskarriak banatzea izango da lana. Batez ere herri handietan beharko da laguntza (azaroaren 2tik 18ra).
  • BESTE LAN BATZUK.

Lan horietakoren bat egiteko prest egonez gero, beheko estekan sakatuta formularioa bete behar da. Zuen laguntzari esker, Euskaraldia guztiona egiten saiatu eta auzolanean antolatuko da. Hitzez ekiteko garaia heldu da, beraz animatu!

BOLUNTARIO IZATEKO IZENA EMAN