Korrikaren amaierara autobusez Tolosaldetik

Apirilaren 14an amaituko da Korrikaren 21. ekitaldia Gasteizen. Hamar egun eta 2500 kilometro baino gehiagoren ostean, euskararen aldeko lasterketak Gasteizen izango du helmuga eta amaiera festa horretara joateko autobusa izango da Tolosaldetik. Andoaindik irten eta Villabonan, Tolosan eta Alegian egingo ditu geldialdiak autobusak Gasteizera bidean jarri aurretik. Bueltan, autobusa 20:00etan irtengo da Gasteiztik. Izena eman nahi dutenek apirilaren 10a, asteazkena, izango dute horretarako azken eguna eta 10 euro ordaindu beharko dituzte.

IZENA EMATEKO LEKUAK

ALEGIA: Kultur Etxea
AMASA VILLABONA: Amasa kafetegia
ANDOAIN: AEK euskaltegia (943 591 704) |Ernaitza liburu-denda
TOLOSA: Ikatza taberna | Galtzaundiren bulegoa
AUTOBUSAREN GELDIALDIAK
9:00 – ANDOAIN (Txoperako geltokia)
9:15 – AMASA-VILLABONA (Olaederra kiroldegia)
9:30 – TOLOSA (Santa Klara)
9:45 – ALEGIA (Osasun-etxeko geltokia)

 

(rybelsus)