Ekaineko azken ostegunen Ibarrako Galtzaundi tabernan izan dira Malentxo Zeberio eta Maitane Iruin musikari tolosarrak. Sekulako harrera izan du bi abeslarien kontzertuak eta Galtzaundi taberna lepo bete da Zeberio eta Iruinen kantuak entzuteko. Bertsioak kantatzetik euren abesti propioak egin eta eskaintzeko pausoa eman dute bi gazteek Arrakalak izena eman dioten proiektuarekin.
Uztailean eta abuztuan ez dira ostegun kulturalak izango tabernan eta irailean ekingo zaio berriro programazioari.