Galtzaundi Euskara Taldeak elkarteko komunikazio lanak egiteko teknikaria behar du. Interesdunek maiatzaren 12ra arte izango dute Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna bidaltzeko epea.
Eskaintzen da:
- Lanpostua Galtzaundiren Tolosako egoitzan, baina lan eremua Tolosaldea osoa izango da.
- Egun erdiko lan kontratua urtea amaitu arte, ondoren luzatzeko aukerarekin.
- Lantalde gazte eta dinamiko baten parte izatea.
- Euskaltzale mugimendua hobeto ezagutu eta eragile izatea.
- Hasteko aurreikusten den data: maiatzaren amaiera.
Lanpostuaren zeregin nagusiak:
- Elkartearen komunikazio estrategiari lotuta barne zein kanpo komunikaziorako komunikazio ekintzak diseinatu eta gauzatzea.
- Galtzaundiren webgunea eta sare sozialak elikatzea eta kudeatzea.
- Elkarteko egitasmoetarako diseinuak, maketazio lanak, irudiak eta bideoak sortzea euskarri fisiko zein digitaletarako.
- Prentsaurrekoak antolatu, koordinatu eta bideratzea.
- Hedabideei zein herritarrei informazioa zabaltzea.
- Elkarteko gainerako lanetan eta arduretan parte hartzea.
Eskatzen da:
- Komunikazioarekin lotutako ikasketak izatea.
- Komunikazio teknologien ezagutza: webgune, argazki, bideo eta diseinu programak erabiltzen jakitea.
- Sare sozialen kudeaketan esperientzia.
- Eskarmentua izatea komunikazio lanetan.
- Jarrera euskaltzalea eta taldean lan egiteko gaitasuna.
Kontuan hartuko da:
- Komunikazio lanari lotutako trebakuntzak eta esperientzia.
- Euskalgintzaren inguruko ezagutza.
- Gizarte mugimenduetan esperientzia.
- Tolosaldekoa izatea.
- Gidatzeko baimena eta autoa.
Interesatuek bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna (gehienez bi orrialde) maiatzaren 12a baino lehen ondorengo helbidera: komunikazioa@galtzaundi.eus.
Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu 943 655 004 telefono zenbakira.
Datu Pertsonalak Babesteko Arautegiak xedatzen duenez, jakinarazi nahi dizugu, deialdi honetan emandako datu pertsonalak Galtzaundi Euskara Taldearen fitxategi batean jasoko direla langile hautaketa-prozesu hau burutzeko erabiliko direla. Informazioa bidaltzeak tratamendu hau egiteko onarpena dugula suposatuko du. Gogorarazten dizugu emandako datuak ikustea, zuzentzea eta ezereztea eska dezakezula, bai eta, tratamenduari aurka egitea ere. Horretarako, elkartera jo dezakezu helbide honetan: Nafarroa Etorbidea, 6, 20400 Tolosa (Gipuzkoa) edo posta elektroniko honen bidez: galtzaundi@galtzaundi.eus.