Komunikazio eta kultur dinamizatzailea behar du Galtzaundi Euskara Taldeak

Galtzaundi Euskara Taldeak elkarteko komunikazio eta  kultur dinamizazio lanak egiteko teknikaria behar du. Interesdunek azaroaren 12ra arte izango dute Curriculum Vitaea bidaltzeko epea.

 Eskaintzen da:

  • Lanpostua Galtzaundiren Tolosako egoitzan, baina lan eremua Tolosaldea osoa izango da.
  • Egun osoko aldi baterako kontratua (ordezkapena), luzatzeko aukerarekin.
  • Lantalde gazte eta dinamiko baten parte izatea.
  • Hasteko aurreikusten den data: abendua.

Lanpostuaren zeregin nagusiak:

  • Elkartearen komunikazio estrategiari lotuta barne zein kanpo komunikaziorako ekintzak diseinatu eta gauzatzea.
  • Galtzaundiren webgunea eta sare sozialak elikatzea eta kudeatzea.
  • Elkarteko egitasmoetarako diseinuak, maketazio lanak, irudiak eta bideoak sortzea euskarri fisiko zein digitaletarako.
  • Prentsaurrekoak antolatu, koordinatu eta bideratzea.
  • Elkartearen kultur egitasmoak antolatu eta dinamizatzea
  • Elkarteko gainerako lanetan eta arduretan parte hartzea.

Eskatzen da:

  • Komunikazioarekin lotutako ikasketak izatea.
  • Komunikazio teknologien ezagutza: webgune, argazki, bideo eta diseinu programak erabiltzen jakitea.
  • Sare sozialen kudeaketan esperientzia.
  • Eskarmentua izatea komunikazio lanetan.
  • Jarrera euskaltzalea eta taldean lan egiteko gaitasuna.

Kontuan hartuko da:

  • Hautazko motibazio gutuna idaztea (gehienez bi orrialde).
  • Komunikazio lanari lotutako trebakuntzak eta esperientzia.
  • Euskalgintzaren edo kulturgintzaren inguruko ezagutza eta esperientzia.
  • Gizarte mugimenduetan esperientzia.
  • Tolosaldekoa izatea.
  • Gidatzeko baimena eta autoa.

Interesatuek bidali Curriculum Vitaea azaroaren 12a baino lehen ondorengo helbidera: galtzaundi@galtzaundi.eus.

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu 943 655 004 telefono zenbakira.

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegiak xedatzen duenez, jakinarazi nahi dizugu, deialdi honetan emandako datu pertsonalak Galtzaundi Euskara Taldearen fitxategi batean jasoko direla langile hautaketa-prozesu hau burutzeko erabiliko direla. Informazioa bidaltzeak tratamendu hau egiteko onarpena dugula suposatuko du. Gogorarazten dizugu emandako datuak ikustea, zuzentzea eta ezereztea eska dezakezula, bai eta, tratamenduari aurka egitea ere. Horretarako, elkartera jo dezakezu helbide honetan: Nafarroa Etorbidea, 6, 20400 Tolosa (Gipuzkoa) edo posta elektroniko honen bidez: galtzaundi@galtzaundi.eus.