Abizenak euskalduntzeko kanpaina

‘Abizena ere euskaraz’ lelopean, abizenak euskarazko grafiaz jartzeko deia egin dute Tolosaldeko 23 udalek, Galtzaundik eta UEMAk. Eskualdean asko baitira oraindik erdarazko grafiaz idazten diren euskarazko abizenak. Malcorra, Otegui, Aramburu, Achucarro, Urretavizcaya, Goicoechea, Echeverria, Bengoechea… ‘Abizena ere euskaraz’ kanpainarekin herritarrek abizenak…

HITZARMENA UEMAREKIN, TOLOSALDEAN BATERA ARITZEKO

Tolosaldeko 28 herrietan batera eragiteko, elkarlanerako hitzarmena egin dute UEMAk eta Galtzaundik. Euskarak Tolosaldean duen egoerari buruzko ikerketetan elkarlanean jardutea da hitzarmenaren asmoa. Hitzarmenaren atarian bi aldeek nabarmendu dutenez, “euskara biziberritzeko bidean pisu handiko eskualdea da Tolosaldea. 28 udalerri ditu,…