Fleur Jaeggy idazle suitzarraren Proleterka eleberria landuko du Galtzaundiren irakurle taldeak azaroko saioan. Miren Iriartek eta Fernando Reyk itzuli dute liburua euskarara eta egindakoa aztertzeko hitzordua, azaroaren 20an, osteguna, izango da Tolosako Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Saioa Yurre Ugartek dinamizatuko du…
Tertulia Literarioa
Euskarazko irakurzaletasuna sustatzea helburu, Tolosako tertulia literarioa dinamizatzen du Galtzaundi Euskara Taldeak. Bilkurak Tolosako kultur etxean egiten dira. Gutxi gorabehera, bi hilabetez behineko maiztasunarekin, taldea irakurtzen ari den liburuko egilea ere bileran parte hartzera gonbidatzen da.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
Neguko Argiak da Irakurle Taldearen urriko irakurgaia
Urriaren 23an egingo du hurrengo saioa Galtzaundiren irakurle taldeak. Beti bezala, asteazkenean izango da saioa, 19:00etatik aurrera, Tolosako Kultur Etxean eta oraingoan, Irati Elorrietaren Neguko Argiak izango da landuko den irakurgaia. Elorrietaren bigarren literatur lana da Neguko Argiak, Burbuilaken ostean. Saioa…
‘Gauza baten ametsa’, udako irakurgaia
Uztailean eta abuztuan ez du saiorik egingo Galtzaundiren irakurle taldeak. Irailean bueltatuko da hilabeteroko martxara irakurle taldea eta beraz, udan zehar irakurtzeko proposamena finkatu da dagoeneko: Josu Zabaletak itzulitako Pier Paolo Pasoliniren Gauza baten ametsa eleberria. Saioa irailaren 25ean izango…
Lucio Urtubiaren biografia ilustratua landuko du irakurle taldeak
Harkaitz Canoren bisitaren ondoren, ikasturteko azkeneko saioa egingo du Galtzaundiren irakurle taldeak ekainaren 12an. 19:00etatik aurrera, Lucio Urtubiaren biografia ilustratua landuko da Gerezi garaia eleberri grafikoaren bitartez. Mikel Santos Belatz marrazkilariak sortu du Lucio Urtubia anarkista ekintzailearen komiki biografia Txakapartaren enkarguz.…
Harkaitz Cano izan da irakurle taldean
Maiatzeko saioan Harkaitz Cano idazle lasartearrarena bisita jaso du Galtzaundiren irakurle taldeak. Imanol Larzabalek inspiratutako Fakirraren ahotsa nobelaren inguruan hitz egin dute saioan zehar.
Harkaitz Canorekin du hitzordua irakurle taldeak
Hileroko martxarekin jarraitzen du Galtzaundiko irakurle taldeak eta maiatzean, Harkaitz Cano idazle lasartearra izango da saioko gonbidatua. Ikasturtean zehar, zenbait irakurgai lantzeko, horien egileak ere izaten dira irakurle taldearen hitzorduan eta maiatzaren 22an, 19:00etatik aurrera, Canoren Fakirraren ahotsa lantzeko bilduko…
‘Dalloway andrea’ landuko du irakurle taldeak
Apirilaren 17an egingo du hurrengo saioa Galtzaundiren irakurle taldeak. Beti bezala, asteazkenean izango da saioa, 19:00etatik aurrera, Tolosako Kultur Etxean eta oraingoan, Virginia Wolf-en Dalloway Andrea eta Emakumeen lanbideak edo Etxeko Aingerua hiltzea izango da landuko den irakurgaia. Itziar Diez de…
‘Goseak janak’, martxoko irakurgaia
Galtzaundiren irakurle taldeak martxoan landuko duen liburua Idurre Eskisabelen Goseak janak poesia liburua izango da. Saioa martxoaren 20an, asteazkena, egingo da Tolosako Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du saioa. Eskisabelen lehen poesia liburua da Goseak Janak…
[BIDEOA] Inazio Mujika Iraola irakurle taldean
Otsailaren 20an, Inazio Mujika Iraola idazle donostiarra izan da Galtzaundiren irakurle taldearen saioan ‘Azukrea belazeetan’ eleberriari buruz hitz egiteko. Saio arrakastatsua Yurre Ugartek dinamizatu du, ohiko moduan eta hasi aurretik, bere lanaren inguruan hitz egin du irakurle taldearen dinamizatzailearekin.
Inazio Mujikak ‘Azukrea belazeetan’ aztertuko du irakurle taldean
Galtzaundiren irakurle taldearen otsaileko saioa bisitatuko du Inazio Mujika Iraola idazleak. Izan ere, idazle donostiarraren Azukrea belazeetan ipuin liburua izango da hilabete honetako irakurgaia eta klasiko hau aztertzeko, Mujikaren presentziaz gozatu ahal izango dute irakurleek. Saioa otsailaren 20an izango da, Tolosako…