Urriako saioan Paco Rocak 2014an argitaratu zuen Zimurrak komikiaren inguruan hitz egiteko tartea egongo da irakurle taldean. Saioa 19:00etatik aurrera egingo da, Tolosako Kultur Etxean eta ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du taldeko dinamika. Hitzorduan parte hartzeko beharrezkoa izango da…
Tertulia Literarioa
Bernardo Atxagaren “Etxeak eta hilobiak” iraileko saioan
Abuztuan ez du saiorik egingo irakurle taldeak baina irailaren 23an ekingo dio berriz ikasturte berriari. Lehen irakurgaia, Bernardo Atxaga idazle asteasuarrak 2019an argitaratu zuen Etxeak eta hilobiak liburua izango da. Saioa 19:00etatik aurrera egingo da, Tolosako Kultur Etxean eta ohiko moduan, Yurre Ugartek…
Lilurabera liburua aurkeztuko da gaur, irakurle taldearen ikasturte amaireako saioan.
Yurre Ugarte, irakurle taldeetako dinamizatzaile eta idazle tolosarra izango da taldeak izango duen ikasturte amaierako saioko gonbidatua. Lilurabera, azken lana aurkeztuko du berak, Jorge Gimenez Bech editorearekin batera. Gerturatzen den orok Ugarteren eta Gimenezen liburuaren inguruan sakontzeko eta galdera zein…
Amelie Nothombaren ‘Hodien metafisika’, maiatzeko saioan
Oihane Amantegi idazlearekin bisitaren ondoren, ohiko saioekin jarraituko du maiatzean Galtzaundiren irakurle taldeak. Hurrengo hitzordua maiatzaren 18an izango da, 19:00etan, eta Tolosako Kultur Etxean egingo da. Oraingoan, jaiotzez belgikarra den Amelie Nothomba idazlearen Hodien metafisika eleberria izango da irakurgaia; idazleak bere burua…
Oihane Amantegi etorriko da irakurle taldera apirilean
Apirilaren 20an egingo du hurrengo saioa Galtzaundik sustatutako irakurle taldeak eta landuko den liburuaren idazlea bertan izango da oraingoan. Izan ere, Ibaiertzeko ipuina izeneko lana izango da apirileko irakurgaia eta liburua lantzeko hitzordura gerturatuko da Oihane Amantegi egilea. Irakurle taldearen…
Saforen poesia jorratuko du irakurle taldeak
Urteko lehen hiruhilekoa amaitzeko, poesia landuko du Galtzaundik sustatutako irakurle taldeak. Martxoaren 26an izango da hitzordua, 18:00etan, Tolosako Kultur Etxean eta Saforen poesia biltzen duen Safo: poesia guztia olerki bilduma izango da jorratuko den irakurgaia. Ohiko moduan Yurre Ugartek dinamizatuko…
Guillan etorriko da irakurle taldeko otsaileko saiora
2021. urteko bigarren saioa egingo du otsailaren 25ean Galtzaundiren irakurle taldeak. Oraingo honetan, Oier Guillan idazle donostiarraren VHS eleberria landuko da hitzorduan eta Guillan bera ere gerturatuko da hitzordura, irakurleekin batera iritziak partekatzeko. Hitzordua 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean eta…
‘Ahardikeriak’ landuko du irakurle taldeak 2021a hasteko
2021. urtean ere euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin jarraituko du Galtzaundiren irakurle taldeak. Urtarrileko saiorako, Marie Darrieussecq-en Ahardikeriak lana aukeratu da, Joxan Elosegik euskarara itzulia. Hitzordua urtarrilaren 26an izango da, 19:00etan, Tolosako Kultur Etxean eta ohiko moduan Yurre Ugartek dinamizatuko du.…
Urtea amaitzeko ‘Antzara Eguna’ landuko du irakurle taldeak
2020ko azken saioa egingo du abenduaren 15ean Galtzaundi Euskara Taldeak sustatutako irakurle taldeak. Abenduko irakurgaia Harkaitz Canoren Antzara Eguna izango da. Saioa 19:00etatik aurrera egingo da, Tolosako Kultur Etxean eta ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du taldeko dinamika. Hitzorduan parte…
‘Trikua esnatu da’ liburuari buruz hitz egiteko Lorea Agirre etorriko da Irakurle Taldera
Ikasturteko martxa hartuta, azaroaren 26an egingo du hurrengo saioa Galtzaundik sustatutako Irakurle Taldeak. Oraingoan, Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel idazleen Trikua esnatu da saiakera landuko da saioan, 19:00etatik aurrera. Saioa non egingo den definitzeko dago, osasun egoeraren eboluzioaren arabera. Irakurgaia lantzeko Lorea…