Galtzaundi Euskara Taldeak dinamizatutako mintzalagun taldeek amaitu dute 2018-2019 ikasturtea dagoeneko. Egindako lana borobiltzeko, Ibarrako Galtzaundi tabernan meriendatu dute mintzalagun taldek guztiek batera.
Mintzalaguna
Euskara praktikatzeko taldeak dinamizatzen ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Euskaraz hitz egiteko beharra dutenei, astean ordubetez, talde txikian, euskara praktikatzeko aukera eskaintzen die.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
Irizibarko karobia bisitatu dute Tolosaldeko mintzalagunek
Ikasturtean zehar, hainbat ekimen desberdin antolatzen ditu Galtzaundi Euskara Taldeak mintzalagunentzat: kantu saioak, pintxo potea, merienda… Eta udaberrian, eskualde inguruko toki esanguratsuren batera irteera antolatu ohi da, euskarazko gida baten laguntzaz leku berriak ezagutzeko. Aurtengoan, Zizurkilen dagoen Irizibarko karobia bisitatu…
Kanturako elkartu dira Mintzalagunak
Ohiko asteroko hitzordutik aparte, ikasturtean zehar hainbat ekintza osagarri antolatzen ditu Galtzaundik Mintzalagunean parte hartzen dutenentzat eta iazko arrakasta ikusita, aurten ere kantu saioak antolatu dira. Apirilaren 10ean elkartu dira Tolosako Kultur Etxean mintzalagunak eta ordubetez aritu dira euskarazko kantuak…
Egin jauzi eta bihurtu Mintzalagun Tolosaldean!
Euskaraldia ate joka dugu. Azaraoren 23tik abenduaren 3ra bitarte, Euskal Herri osoan Hamaika egunez euskaraz arituko gara, eta euskara entzungo dugu. Ariketa aproposa da Euskaraldiak proposatzen duena, baina hamaika egunetara mugatu ordez, zergatik ez urte osoan mantendu? Horretara dator aurten…
Mahaiaren bueltan itxi dute ikasturtea Mintzalagunek
2017-2018 ikasturtea amaitu dute Galtzaundiko mintzalagunek. Udako oporren aurretik ordea, mahaiaren bueltan elkartu dira Tolosako Ero Etxe elkartean eta motibazio tailerra ere jaso dute Galtzaundiko teknikarien eskutik. Aurtengo ikasturtean 62 lagunek hartu dute parte Galtzaundiren mintzalaguna proiektuan eta ohiko jarraikortasunezko…
Muskerraren Bidea egin dute Mintzalagunek
Asteasura joan dira Galtzaundiko Mintzalagunak. Ikasturtean zehar hainbat ekintza osagarri ere antolatzen dira Mintzalaguna egitasmoaren inguruan eta horien artean txangoek ere badute tartea. Aurretik, bi astez euskarazko abestiak kantatzeko saioak ere egin dituzte eta azkenik, Muskerraren Bidean izan dira. Ibilbidea…
EUSKARAZ HITZ EGITEKO ERRAZTASUNA DUTENEN BILA GABILTZA
Beste ikasturte batez, Mintzalaguna egitasmoa martxan du Galtzaundi Euskara Taldeak. Baina zer da Mintzalaguna? Azken finean, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin, astea ordubetez, modu informalean elkartzea helburu duen egitasmoa da.Egitasmoan izena ematen dutenekin…
MINTZALAGUNA TOLOSALDEAN: INOIZ BAINO ESKURAGO
Urte batzuk badira eskualdeko eragile desberdinek Mintzalaguna egitasmoa martxan dutela. Ikasturte berriari begira ere, eskualdeko herri desberdinetan Mintzalaguna martxan jartzear da. Egitasmoa hainbat eragilek bultzatzen dute Tolosaldean: Anoetan Udalak eta AEKk; Villabonan eta Zizurkilen bertako udalek; eta Tolosaldeko gainerako herrietan…
Udako zereginak aukeratuta, amaitu dute ikasturtea Mintzalagunek
Ikasturtea amaitu berri dute Tolosako Mintzalagunek. Galtzaundi Euskara Taldeak koordinatutako egitasmoan parte hartu duten hiztun eta mintzalagunek saio irekia egin dute ikasturtea borobiltzeko, merienda baten bueltan. Udara begirako konpromisoak ere hartu dituzte, bakoitzak oporretan egin dezakeenari begira.