“Eta euskaraz egiten badugu?” lelopean hasi da gaur Mintzapraktikako izen-emate kanpaina Tolosaldean. Mintzalagun taldeetan euskara praktikatzen da, pertsonen arteko harreman berriak sortu eta indartuz. Azken urteetan, 100 bat pertsonek hartu dute parte eskualdean eta ia 8.000 pertsonek Euskal Herrian. Ikasturte…
Mintzalaguna
Euskara praktikatzeko taldeak dinamizatzen ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Euskaraz hitz egiteko beharra dutenei, astean ordubetez, talde txikian, euskara praktikatzeko aukera eskaintzen die.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
Madrildik Tolosara etorri dira Antonio eta Kitty mintzapraktika egitera
Antonio Garcia Leondarra eta Kitty Tasich Esuatu Batuarra senar-emazteak dira, eta Madrilen bizi dira. Duela 5 urte, euskara ikasteko hautua hartu zuten eta Tolosara etorri dira Galtzaundiren egoitza ezagutu eta mintzapraktika egitera. Ikusi Atariak egindako elkarrizketa
Zurekin nonahi, noiznahi euskaraz! Izen-ematea irekita
Mintzalagunean izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Tolosaldeko Mintzalaguna egitasmoak ikasturte berriari ekin dio. Euskara noiznahi eta nonahi praktikatzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Mintzalagunak lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean euskara praktikatzeko eta ondo pasatzeko aukera eskaini du…
Amaitu dute ikasturtea Mintzalagun taldeek
Ekainean eman diote amaiera ikasturteari Mintzalagunek. Irailaren amaieratik aurrera, eskualdeko bederatzi herritan aritu dira taldeak astero-astero euskara modu informalean praktikatzen eta guztira, 86 pertsona elkartu dira ekimenean 22 talde ezberdinetan. Irailetik aurrera dinamikari jarraipena emango zaio eskualdean euskara praktikatu nahi…
Mintzalaguna egitasmoan izena emateko epea irekita dago tolosaldean
Probatu al duzu Mintzalaguna egitasmoa? 1000 motibogatik, 7000 herritar baino gehiagok astero euskara praktikatzen dute Mintzalagun egitasmoetan Euskal Herrian. Astean behin elkartzen dira talde txikitan euskaraz aritzeko: bidelariak (euskaraz ikasten ari direnak edo ohitura berreskuratu nahi dutenak hizkuntza praktikatuz) eta…
‘Zurekin euskaraz egin nahi dugu!’ Mintzalagunen izen-ematea irekita
Ikasturte hasierarekin batera, Mintzalagun egitasmoaren izen-emate kanpaina aurkeztu da gaur Tolosan. Bertan izan dira egitasmoa bultzatzen duten udaletako ordezkariak zein hitza hartu duten, Galtzaundi Euskara Taldeko Idoia Lahidalga eta Xabier Balerdi Tolosako zinegotzia. Balerdik aipatu duen bezala, asko dira euskaraz…
Egin zaitez mintzalagun eta zabaldu MintzaPoza
Mintzalaguna egitasmoaren urtarrileko izen emate kanpainarekin batera, egitasmoaren inguruan gehiago jakiteko eta sari ezberdinak lortzeko aukera izan da MintzaPoza tonbolan. Mintzalaguna egitasmoa euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak, euskaraz egin nahi duten pertsonekin euskaraz aritzeko eta elkartzeko programa da. Astean…
MintzaPoza tonbola Tolosan
Urtea MintzaPozez hasteko, mintzalaguna egitasmoak euskaraz hitz egin nahi duen oro izena ematera animatu nahi du. Mintzalaguna euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak, euskaraz egin nahi duten pertsonekin euskaraz aritzeko eta elkartzeko programa da, normalean astean ordubetez. Mintzalagun taldeek gainera…
Euskaraz hitz egiteko erraztasuna dutenen bila gabiltza
Beste ikasturte batez, Mintzalaguna egitasmoa martxan du Galtzaundi Euskara Taldeak. Baina zer da Mintzalaguna? Euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin, astean ordubetez, modu informalean elkartzea helburu duen egitasmoa da. Egitasmoan izena ematen dutenekin talde…
MintzaPoza tonbola giro paregabean
Irailean abiatu daMintzalaguna egitasmoaren ikasturte berria eta MintzaPoza tonbolaren bitartez eman da ezagutzera egitasmoa Tolosan. Larunbatean Tolosan izan da tonbola eta bertan katiluak, boligrafoak, telazko poltsak, termoak eta askoz ere opari gehiago irabazteko aukera egon da. Baina eguneko saririk handiena,…