Euskarak bizitzako alor guztiak behar ditu aurrera egiteko eta zalantzarik gabe, lan munduak berebiziko garrantzia du horretan. Anoetak eta Irurak herri izaera euskalduna dute eta jakina da bertako enpresa kopurua handia dela. Bi herri horietako enpresetan euskararen presentzia areagotzeko asmoarekin,…
Lan mundua
Lan mundua euskalduntzea du helburu. Sindikatuetako, Tolosaldea Garatzen garapen agentziako, Lanbide Heziketa institutuetako, Tolosaldeko udaletako eta euskalgintzako ordezkariak biltzen dira. Diagnostikoen, euskara sustatzeko planen, hizkuntza aholkularitzaren eta ikasle euskaldunen praktikak euskaraz egitea bermatzearen ondorioz, lan munduan euskararen erabilera sustatzea du helburu. Elkarlana du berriz lan egiteko modua.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
Lan munduan euskarak dituen desafioez hitz egin du Etxebarriak
Euskaraldiaren aitzakian Galtzaundi Euskara Taldeak antolatutako bi hitzaldietatik lehena eman du Tolosako Kultur Etxean Elhuyarko Maddi Etxebarriak. Lan mundua euskalduntzeko beharraren aurrean enpresek egin ditzaketen pausoez aritu da Etxeberria eta bertaratu direnekin iritziak partekatzeko tartea ere hartu du.
Ikasleen praktikaldiak euskaraz izatea bermatzeko ‘Hezi eta lan’ proiektua garatu da
Galtzaundi Euskara Taldeak, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, Tolosaldeko Lanbide Heziketako ikasleek eskualdeko enpresetan beren praktikaldia euskaraz egin ahal izatea bermatzeko proiektua jarri dute martxan ikasturte honetan. Eskualdeko Lanbide Heziketa zentroen aholkuak jarraituz, zazpi enpresa aukeratu dira proiektu pilotorako eta bertan, praktikaldietara…
Markinako Peñascal Fundaziora bisita
Peñascal Fundazioak Markinan duen egoitza bisitatu dute Tolosaldeko zenbait eragilek. Zehazki, bertako ikasleak euskalduntzeko jarraitzen duten ibilbidearen nondik norakoak ezagutzen izan dira bertan Galtzaundi, Aitzol eta AEK euskaltegietako eta Tolosako Peñascaleko ordezkariak. Galtzaundi Euskara Taldeko koordinatzaile Jexux Murua, Tolosako Aitzol…
Lan mundua euskalduntzeko dinamikaren aurkezpena
Ostegunean, hilak 17, 18:30ean, Tolosako Apattarreka industriagunean Tolosaldea Garatzenek duen auditorioan Tolosaldeko lan mundua euskalduntzeko dinamika aurkeztu da. Eskualdeko lanbide heziketa institutuak, sindikatuak, garapen agentzia, udaletako euskara zerbitzuak eta euskalgintzako eragileak denbora luzez aritu dira elkarlanean eskualdeko datuak eta aurrera…