Hiru urtez ikerketa esperimentala egin du Sozionlinguistika Klusterrak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako bost kirol-klubetan. 10 eta 16 urte arteko kirolari gazteen eta haien entrenatzaileen hizkuntza-portaerak eta bizipenak hurbiletik ezagutzeko aukera eman die proiektuak eta lankidetzan garatu da EHUko ikerlariekin, Urtxintxarekin eta Euskaltzaleen…
Kirola
Kirol entitateetan euskararen erabilera sustatzea du helburu. Horretarako, elkarlanean, mintegiak, tailerrak… antolatzen dira.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
Gazteen artean euskara sustatzeko estrategiak landu dira kirol entitateetako ordezkariekin
“Hezitzaileek ere asko egin dezakete” ikastaroa eskaini die Ttakunek apirilaren 29an Tolosako kirol entitateei, Galtzaundi euskara elkarteak antolatuta. Guztira, kirol taldeetako 16 ordezkari bildu dira eta haur eta gazteen artean euskara sustatzeko estrategiak landu dituzte. Bertaratutakoek oso ongi baloratu dute…
Euskararen erabilera sustatzea helburu, kirol entitateei begirako mintegia egin da
Tolosako kirol entitateetako ordezkariei zuzendutako mintegia egin da abenduaren 3an, Tolosako kultur etxean, Galtzaundi euskara elkarteak dinamizatuta. Berritzeguneko euskara teknikari Xabier Bengoetxeak, Tolosako Udaleko euskara zinegotzi Iñaki Irazabalbeitiak eta kirol zinegotzi Peio Etxabek, Aretxabaletako Uda taldeko Igor Arenazak eta Tolosako…