Robert L. Stevenson idazle eskoziarraren Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia eleberria landuko du Galtzaundiren irakurle taldeak martxoko saioan. Koro Navarro Etxeberriak itzuli du liburua euskarara eta egindakoa aztertzeko hitzordua, martxoaren 18an, asteazkena, izango da Tolosako Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Saioa…
Irakurle taldea
Euskarazko irakurzaletasuna sustatzea helburu, Tolosako irakurle taldea dinamizatzen du Galtzaundi Euskara Taldeak. Bilkurak Tolosako kultur etxean egiten dira. Gutxi gorabehera, bi hilabetez behineko maiztasunarekin, taldea irakurtzen ari den liburuko egilea ere bileran parte hartzera gonbidatzen da.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
Castillo Suarez idazlea etorriko da irakurle taldeko hurrengo saiora
Hileroko martxarekin jarraitzen du Galtzaundiko irakurle taldeak eta otsailean, Castillo Suarez idazle altsasuarra izango da saioko gonbidatua. Ikasturtean zehar, zenbait irakurgai lantzeko, horien egileak ere izaten dira irakurle taldearen hitzorduan eta otsailaren 19an, 19:00etatik aurrera, Saurezen Irautera poesia lana lantzeko bilduko dira…
Miren Amuriza izan da irakurle taldean
Abenduko saioan Miren Amuriza idazle berriztarraren bisita jaso du Galtzaundiren irakurle taldeak. Basa izeneko bere lehen lan literarioaren inguruan hitz egin dute saioan zehar.
‘Gailur Ekaiztsuak’ irakurriz hasiko du urtea irakurle taldeak
2020ko lehenengo saioan Emily Brontë idazle britainiarraren ‘Gailur Ekaiztsuak’ liburua jorratuko du Galtzaundiko irakurle taldeak, Irene Aldasoro Katarainek itzulia. Hitzordua urtarrilaren 22an izango da, asteazkena, 19:00etan Tolosako Kultur Etxean. Beti bezala Yurre Ugartek dinamizatuko du irakurle taldea eta parte hartzea guztiz…
Miren Amurizarekin du hitzordua irakurle taldeak
Urteko azken saioa egingo du abenduan Galtzaundiko irakurle taldeak eta azken saioan, Miren Amuriza idazle eta bertsolari berriztarra izango da saioko gonbidatua. Ikasturtean zehar, zenbait irakurgai lantzeko, horien egileak ere izaten dira irakurle taldearen hitzorduan eta abenduaren 18an, 19:00etatik aurrera,…
‘Proleterka’ landuko du irakurle taldeak azaroko saioan
Fleur Jaeggy idazle suitzarraren Proleterka eleberria landuko du Galtzaundiren irakurle taldeak azaroko saioan. Miren Iriartek eta Fernando Reyk itzuli dute liburua euskarara eta egindakoa aztertzeko hitzordua, azaroaren 20an, osteguna, izango da Tolosako Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Saioa Yurre Ugartek dinamizatuko du…
Neguko Argiak da Irakurle Taldearen urriko irakurgaia
Urriaren 23an egingo du hurrengo saioa Galtzaundiren irakurle taldeak. Beti bezala, asteazkenean izango da saioa, 19:00etatik aurrera, Tolosako Kultur Etxean eta oraingoan, Irati Elorrietaren Neguko Argiak izango da landuko den irakurgaia. Elorrietaren bigarren literatur lana da Neguko Argiak, Burbuilaken ostean. Saioa…
‘Gauza baten ametsa’, udako irakurgaia
Uztailean eta abuztuan ez du saiorik egingo Galtzaundiren irakurle taldeak. Irailean bueltatuko da hilabeteroko martxara irakurle taldea eta beraz, udan zehar irakurtzeko proposamena finkatu da dagoeneko: Josu Zabaletak itzulitako Pier Paolo Pasoliniren Gauza baten ametsa eleberria. Saioa irailaren 25ean izango…
Lucio Urtubiaren biografia ilustratua landuko du irakurle taldeak
Harkaitz Canoren bisitaren ondoren, ikasturteko azkeneko saioa egingo du Galtzaundiren irakurle taldeak ekainaren 12an. 19:00etatik aurrera, Lucio Urtubiaren biografia ilustratua landuko da Gerezi garaia eleberri grafikoaren bitartez. Mikel Santos Belatz marrazkilariak sortu du Lucio Urtubia anarkista ekintzailearen komiki biografia Txakapartaren enkarguz.…
Harkaitz Cano izan da irakurle taldean
Maiatzeko saioan Harkaitz Cano idazle lasartearrarena bisita jaso du Galtzaundiren irakurle taldeak. Imanol Larzabalek inspiratutako Fakirraren ahotsa nobelaren inguruan hitz egin dute saioan zehar.