Galtzaundi Euskara Taldeko lehendakariorde Garikoitz Goikoetxea elduaindarrak bigarren saria lortu du EHUk eta Soziolinguistika Klusterrak antolatutako Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarietan. Euskara Tolosaldean: kartografia bat izeneko ikerketa lanarekin lortu du saria Goikoetxeak. Jarraian, saritutako lana azalduz egindako bideoa:
Ikerketak
Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosaldean euskarak bizi duen egoeraren diagnostikoa egiteko gauzatzen dituen behaketa eta neurketa desberdinak.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
Tolosako saltokien erdiek baino gehiagok bermatu dute euskara COVID-19ari buruzko mezuetan
COVID-19arekin zerikusia duten mezuen %56etan bermatu dute euskara Tolosako saltokiek beren erakusleihoetan. 2018ko azterketarekin alderatuz gero, 20 puntuko gorakada egon da saltokietako mezuetako euskararen presentzian. Saltoki txikiek, zerbitzuen alorrekoek eta ostalaritzakoek euskara gehiago darabilte saltoki edota kate handietakoek baino. COVID-19ak…
Tolosako kale erabilera datuen oihartzuna gure mugetatik haratago
Maiatzean eman zen 2019ko Hizkuntzen Kale-erabileraren neurketak Tolosan utzitako emaitzen berri. Datuak jaso direnetik lehen aldiz, euskara gehiago entzun da Tolosako kaleetan gaztelania baino eta notiziak Euskal Herriko hamaika txokotan presentzia nabarmena izan du. Orain ordea, Kataluniako Revista de Llengua…
Ehun urtean lehen aldiz, euskara gehiago entzun da Tolosako kaleetan gaztelera baino
Tolosako kaleetan euskararen erabilera %49,1ekoa da. Azken 34 urte urtetan erabilerak 20 puntu egin ditu gora eta 2019ko datua 1985tik erregistratutako altuena da; lehen aldiz gaztelaniaren aurretik kokatu da euskara emaitzetan. Paradigma aldaketa egon da belaunaldien erabileran: helduenek euskara gehien…
Tolosaldeko datu soziolinguistikoak klik batean
Zenbat euskaldun gara Tolosaldean? Zenbatek jaso dute euskara etxean? Kalean zenbat erabiltzen da? Eta etxean? Galdera horiei erantzuteko Tolosaldeko 28 herrien datu soziolinguistikoak bildu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak bere webgunean. Horrenbestez, eskualdeko ezagutza eta erabilera datuak eta datuen eboluzioa herriz…
Kultur eskaintzari buruzko iritzia plazaratu dute gazteek
Asteazkenean mahai ingurua egin dute Tolosaldeko batxilergoko ikastetxeetako ikasleek Tolosako Kultur Etxean. Saioaren hasieran, euren ikaskideekin batera ateratako ondorioak aurkeztu zituzten Herrikide, Laskorain eta Orixeko ordezkariek. Ondoren, Josu Artutxa eta Iñigo Otaegi kazetarien galderei erantzunez, beren iritzi pertsonala zein zen…
16-18 urte arteko Tolosaldeko gazteen kontsumo kulturala, 2019
Eskura duzue Galtzaundi Euskara Taldeak, 2019an egindako 16-18 urte arteko Tolosaldeko gazteen kontsumo kulturala, 2019 txostena. Hemen duzue eskuragarri:
Eskola Hiztun Bila jardunaldietan azaldu dute Guraso Eusleen esperientzia
Eskola Hiztun Bila jardunaldiaren 22. edizioa egin da aste honetan, Gasteizko Europa jauregian, “Normalkuntza proiektua garatzeko gako diren zenbait esparru” lelopean. Bi egunetan, asteartean eta asteazkenean, ikastetxeetan hizkuntza normalizazioaren arloan lanean ari diren 400 teknikari eta profesional inguruk eztabaidarako eta…
Elkarte gastronomikoen eta kirol entitateen azterketak amaitu ditugu
2018a hasi bezain laster martxan jarritako bi ikerketak amaitu berri ditugu ekainean. Batetik, Tolosako elkarte gastronomikoen hizkuntza egoeraren azterketa osatu dugu. Ikerketa honen bitartez elkarteetako bazkideen euskaldun portzentajeaz gain, elkarteetako jarreretan eta paisaia linguistikoan erreparatu dugu. Bestetik, kirol entitateak aztertuz,…
Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa: Tolosa 2017
Eskura duzue Galtzaundi Euskara Taldeak, 2017an, Tolosako Udalarentzat egindako Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren txostena. Hemen duzue eskuragarri: