Azken 38 urtetan erabilerak 23 puntu egin ditu gora eta 1985tik hona ia bikoiztu egin da. 2023ko neurketaren datua orain arte erregistratutako altuena da, 2022ko neurketarekin batera. 2019tik aurrera, gaztelaniaren aurretik kokatu da euskara Tolosako kaleetan eta euskararen nagusitasuna egonkortzen…
Ikerketak
Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosaldean euskarak bizi duen egoeraren diagnostikoa egiteko gauzatzen dituen behaketa eta neurketa desberdinak.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
`Euskararen Historia Soziala Tolosaldean´ ikerketaren inguruko hitzaldi ilustratua egingo da Tolosan
Euskararen Historia Soziala Tolosaldean ikerketa proiektuaren hirugarren zatia aurkeztuko du Galtzaundik Martxoaren 21ean, Tolosako udaletxeean, 18.30etan. Haritz Azurmendi ikerketaren arduradunak erdi arotik, XIX. mendera bitartean Tolosaldeko gizarteak euskararen ikuspegitik izan duen bilakaera azalduko du. Hitzaldi ilustratua izango da, Unai Gaztelumendi marrazkilariak,…
Ibarrako elkarrizketen erdiak dira euskaraz
Ibarrako kaleetan euskararen erabilera % 52,3koa da. Azken 20 urteetan geroz eta euskara gutxiago entzuten da; lau puntuko jaitsiera izan du 2000. hamarkadatik. Gazteak eta haurrak dira euskara gehien erabiltzen dutenak, eta beste belaunaldi guztietan jaitsiera erregistratu da, baita haurretan…
‘Hizkuntza hautuen eta generoaren arteko gurutzaketa arnasguneetan’ udako ikastaroa, Tolosan
51. Udako Ikastaroak antolatu ditu Udako Euskal Unibertsitateak (UEU). 17 jardunaldi eta topaketa antolatu ditu UEUk hainbat eragileekin elkarlanean, eta horietako bat Tolosan izango da, ekainaren 15ean. Udako Euskal Unibertsitateak eta Euskalgintzaren Kontseiluak elkarlanean antolatu dute ‘Hizkuntza hautuen eta generoaren…
Tolosako kaleetako euskara-erabilera %52,5ekoa da
Azken 37 urtetan erabilerak 23 puntu egin ditu gora. 2022ko neurketaren datua 1985tik erregistratutako altuena da eta 2019tik aurrera, gaztelaniaren aurretik kokatu da euskara. Paradigma aldaketa egon da belaunaldien erabileran: helduenek euskara gehien erabiltzetik, orain, adinean gazteenak dira euskaraz gehien…
Imanol Artolak irabazi du Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarietako bigarren saria
Imanol Artola Arretxe Galtzaundi Euskata Taldeko kideak jaso du Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarietako bigarren saria. ‘Tolosaldeko ikasle eusleak’ izeneko ikerketa lanagatik saritu dute amezketarra. Lehen saria Xan Aireren ‘Elkarrekintzaren eragina euskararen erabileran (Ipar EH)’ lanari eman diote. Artolaren lanaren inguruan honakoa…
`Euskararen Historia Soziala Tolosaldean´ ikerketaren inguruko hitzaldi musikatua egingo da Villabonan
Euskararen Historia Soziala Tolosaldean ikerketa proiektuaren bigarren zatian aurkeztuko du Galtzaundik Azaroaren 29an, Subijana Etxean, 18.30etan. Haritz Azurmendi ikerketaren arduradunak 1833tik 1936ra bitartean Tolosaldeko gizarteak euskararen ikuspegitik izan duen bilakaera azalduko du. Hitzaldi musikatua izango da, gainera, Joseba Tapiak ikerketan…
Tolosaldeko herrietako kaleetako euskararen erabilera %60,4koa da
2017an egindako neurketetatik 4 puntu egin ditu gora; eskualdeko 28 herrietan batera egin den bigarren neurketa da oraingoa. Biztanle gehien biltzen dituen herrietan jasotako euskararen erabileraren gorakadak zeresan handia du igoeran, herri txiki gehienetan euskararen erabileran beherakada antzeman den bitartean.…
Euskararen Historia Soziala Tolosaldean ikerketaren aurkezpena
Euskararen historia soziala ikertuko du Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosaldean. Hiru urteko proiektua da eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesari esker garatuko da. Irakaskuntzan, kulturgintzan, kalean, gizarte taldeetan nahiz instituzioetan euskarak izandako bilakaera aztertuko du lanak, hiru epealditan. Azken mendeetan zehar, euskarak…
Amasa-Villabonan hitanoaren egoeraren azterketa
Amasa-Villabonan hitanoaren egoera nola dagoen jakiteko azterketa egin dute Uxoa Elustondo Arzallus eta Ainara Ansa Irazusta herritarrek. Guztira, 504 herritarren erantzunak jaso dituzte ikerketa kuantitatiboa osatzeko eta galdetegi bidez jaso zituzten erantzunak 2020ko azaroan. Lanaren ikuspegi teknikoa garatzeko Aztiker soziologia…