Herritarrak kontzientziatzeko eta Tolosaldeko euskaltzaleak ahalduntzeko herriz herriko hitzaldi zikloa jarri du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak eta urriaren 3an Tolosan hasi ondoren, bi hitzordu izango ditu aste honetan. Zehazki, Iruran eta Zizurkilen izango dira Galtzaundiko kideak ‘Euskaraz bizi ahal gara!’ hitzaldia…
Forum-a
Euskaraz hausnartzea helburu, Galtzaundi Euskara Taldeak antolatzen dituen hitzaldi eta mahai inguruak.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
‘Euskaraz bizi ahal gara!’ hitzaldi zikloa aurkeztu da
Herritarrak kontzientziatzeko eta Tolosaldeko euskaltzaleak ahalduntzeko herriz herriko hitzaldi zikloa jarriko du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak. Pasa den urteko hitzaldi zikloari keinua eginez, ‘Euskaraz bizi ahal gara!’ izena izango dute saioek. Euskal Herriko errealitateari erreparatuz, euskaraz bizitzeko posibilitate erreala baitago Tolosaldean:…
‘Euskaraz bizi ahal gara!’ hitzaldia Tolosan
Galtzaundi Euskara Taldeak ‘Euskaraz bizi ahal gara!’ hitzaldi zikloa antolatu du eskualdeko herrietan zehar eta lehen geldialdia Tolosan egingo du. Hitzaldia urriaren 3an izango da, osteguna, eta Kultur Etxeko areto nagusian Galtzaundiko kide Kike Amonarriz Gorriak eta Ane Izagirre Arruebarrenak…
Galtzaundiren urteko bilkura nagusia, maiatzaren 9an
Urteroko zita prest du Galtzaundi Euskara Taldeak. Aurten, maiatzaren 9an egingo du euskara elkarteak urteko bilkura nagusia. Hitzordua Anoetako udaletxean izango da, 19:00etatik aurrera, eta 2018. urteko balantzearekin batera, 2019ko egitasmoaren aurkezpena egingo da Galtzaundikideen aurrean. Zuzendaritza Batzorde berria ere…
Datorren astean hitzaldia Tolosan: zer dugu elkarrengandik ikasteko?
Garabide elkarteak eta Tolosako udalak elkarlanean antolatuta, Munduko hizkuntza gutxituak etxean: zer dugu elkarrengandik ikasteko? hitzaldia eskainiko da azaroaren 21ean, asteazkena, Tolosako Kultur Etxean. Saioa arratsaldeko 19:00etan izango da eta horretarako, Garabideko Julen Larrañagak gidatuta, Francisca Sanchez Romero Bolibiako guarani hizkuntza…
2018ko egitekoak, ari garenaren eta nahi dugunaren bideorria
Ostegunean egin dugu Galtzaundi Euskara Taldearen urteko bilkura nagusia Ibarrako Benito Izagirre Kultur Etxeko areto nagusian. 19:00etan elkartu gara batzar nagusiaren bueltan hainbat gai tratatzeko; 20 bazkide bildu gara saioan. 2017ko diru kontuen berri eman ondoren eta hauek onartu eta…
Bidea hasten den tokian amaituko da hitzaldi zikloa
Orexan egingo den saiorekin amaituko da eskualdeko herrietan zehar bost hilabetez martxan izan den ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloa. 27. hitzaldia izango da Orexakoa; guztira, eskualdeko 26 herri igaro ditu zikloak, hainbatetan UEMAko kideen laguntzaz ere bai. Orexako hitzaldia…
Uztaritzen izan gara gure esperientzia partekatzen
Uztaritzeko Uztaritze-Tolosa Senidetze Elkarteak gonbidatuta, Galtzaundi Euskara Taldeko Xabier Saizar eta Jexux Murua izan dira larunbatean, maiatzak 19, Uztaritzen, Euskararen tokia zein ote da gure eguneroko bizitzan? gaia jorratzen. Aipatu elkarteko kide den Peio Berhocoirigoinen aurkezpen hitzak eta gero, Galtzaundiren…
Albizturren euskararen egoeraz hausnartuko dugu
Eskualdeko ia herri guztietan eman dugu euskararen egoeraren berri eta ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloa amaitzeko bi hitzordu besterik ez dira geratzen. Datorren astean, Albizturren izango gara Galtzaundi Euskara Taldeko kideak. Albizturko saioa maiatzaren 24ean, osteguna, izango da, 18:00etatik…
Hitzaldi zikloak Belauntzan egingo du hurrengo geldialdia
Tolosaldeko herri gehienak bisitatu ostean, Belauntzara iritsiko da ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloa. Saioa Maiatzaren 11ean, ostirala, izango da Kultur Etxean, 20:00etatik aurrera. Bi galdera formulatuz herriko eta eskualdeko euskararen egoerari buruz hausnartzea izango da saioaren helburu nagusia: Posible…