Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldiaren berrikuntza nabarmenetakoa da ariguneena, era guztietako erakunde, enpresa eta elkarteetan sortzen diren euskara erabiltzeko gune babestuena. Tolosaldean 290 entitatek eman dute izena Euskaraldian eta horietako bat da Ur mara museoa.
Euskaraldia
Tolosaldeko ariguneak: Aralar ikastetxea
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldiaren berrikuntza nabarmenetakoa da ariguneena, era guztietako erakunde, enpresa eta elkarteetan sortzen diren euskara erabiltzeko gune babestuena. Tolosaldean 290 entitatek eman dute izena Euskaraldian eta horietako bat da Aralar ikastetxea.
1.100 ‘arigune’ baino gehiago sortu dira Tolosaldean
Euskaraldiaren aurtengo edizioko berritasun nagusia entitateen parte hartzea da. Tolosaldean 290 entitatek eman dute izena Euskaraldian eta 1.100 arigune baino gehiago sortu dituzte. Orain, urritik azaroaren 20ra bitarte, eskualdeko hainbat entitateri buruzko bideoak argitaratuko dira sarean. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra…
Tolosaldeko ariguneak: Norantz furgonetak
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldiaren berrikuntza nabarmenetakoa da ariguneena, era guztietako erakunde, enpresa eta elkarteetan sortzen diren euskara erabiltzeko gune babestuena. Tolosaldean 290 entitatek eman dute izena Euskaraldian eta horietako bat da Norantz furgonetak enpresa.
[BIDEOA] ‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ ekitaldia osorik ikusgai
Dagoeneko ikusgai dago larunbatean Leidorren ikusi ahal izan zen ‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ ekitaldia osorik 28 Kanalari esker. Tolosako kale-erabilera neurketaren emaitza historikoetatik abiatuz, azken urteetan egindako lanaren aitortza eta 2020ko Euskaraldiaren aurkezpena egin ziren ekitaldian.
‘Gehiago, geahigorekin, gehiagotan’ ekitaldiak emandakoa
Eskualdeko euskaltzaleak Tolosako Leidorren bildu dira larunbat eguerdian Galtzaundik antolatutako ‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ ekitaldiaz gozatzeko. Olaia Toral, Maider Iñurrita eta Iker Gonzalezek jarri diote musika ekitaldiari, bakarrizketa umoretsua Antton Telleriak egin du eta oholtza gainean aurkezle lanak egin dituzte Nagore…
Euskararen alde aritu direnen lorpenak aitortzeko ekitaldia, hilaren 26an, Leidorren
Irailaren 26an, Tolosaldean euskararen alde lanean aritu diren eragile, talde eta norbanako ugariren lana eta lorpenak aitortuko dira Tolosako Leidor aretoan egingo den ‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ ekitaldian. Galtzaundi Euskara Taldeak antolatutako saioa 12:00etan hasiko da; musika, umorea eta bertsoak uztartuz,…
Tolosaldeko 24 herrik eman dute izena udazkenean egingo den Euskaraldian
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa Euskal Herri osoan. Dagoeneko, eskualdeko 24 herrik eman dute izena eguneroko hizkuntza ohituretan eragitea helburu duen ariketan parte hartzeko. Horrenbestez, Euskaraldia prestatzeko lanetan hasita daude herri horietako batzuk, eta beste zenbait…
Etxealditik Euskaraldira: ohitura aldaketa etxean hasten da
Elkar ikustea, besarkatzea, ukitzea ia ezinezkoa zaigun honetan, inoiz baino ageriago gelditu zaigu elkarren beharra daukagula: elkarrekin komunikatzeko beharra, hitz egiteko beharra. Horregatik, COVID-19 koronabirusak eragindako alarma egoeran bizitzea tokatu zaigun etxealdian inoiz baino gehiago hitz egiten ari gara elkarrekin,…
Euskaraldia aurkeztu diegu eskualdeko ikastetxeei
Aurtengo udazkenean egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Oraingoan pauso berriak emango dira, norbanakoek ez ezik, mota guztietako entitateek ere neurriak hartuko dituzte euren bazkide, langile edota kideen hizkuntza praktika berriak bultzatzeko. Nobedade hauek aurkezteko, bi hitzordu izan ditu Galtzaundik eskualdeko…