Hasi da Euskaraldia, gaurtik abenduaren 2ra bitarte `Hitzez ekiteko garaia´ da eta hartutako rolen inguruan hitz egin dute gaurko protagonistek. Ikusi bideoa osorik:
Euskaraldia
Ekintzaz beterik emango diogu hasiera Euskaraldiari eskualdean
Badator Euskaraldia, azaroaren 18tik abenduaren 2ra Euskal Herri osoan egingo den ariketa soziala hastera doa eta eskualdean hainbat herritan ekintzak antolatzen hasi dira. ADUNA Azaroak 18 | 19:30 | Izena emandako entitateen argazki erraldoia | Elordi Plazan 20:00 | Afari-merienda…
Euskaraldiaren hasiera festa egingo da Tolosan, Andoni Ollokiegirekin
Euskaraldiari hasiera emateko, azaroaren 18an Andoni Ollokiegiren kontzertua antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak 19:00etan Zerkausian. Bertara gerturatzen direnek, pintxoekin eta edariekin batera, izena emateko, txapak jasotzeko eta Euskaraldiko materiala eskuratzeko aukera izango dute. Eman izena Euskaraldian
Ikusi Tolosaldeko txapa banaketa herriz herri
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da Euskaraldia eta eskualdeko herri askotan hasi dira txapa banaketarekin. Banaketarekin batera, eskualdeko herrietan izen-emate puntuak ere izango dira herritarren eskura, eta internetez ere, www.euskaraldia.eus webgunean eman ahalko da izena. JASO ZURE TXAPA ABALTZISKETA Azaroak…
Herri batzordeak Euskaraldiaren antolakuntzan lanean
Euskaraldiaren edizio berria izango dugu azaroaren 18tik abenduaren 2ra eta herri batzordeak hasi dira lanean. Azaroaren hasieran izen-emateekin zentratzeko asmoa dute Adunarrek eta datozen asteetan txapak banatzen hastekoa. Herriak ere apaintzeko eta Euskaraldiari ikusgarritasuna emateko momentua badela ere aipatu du…
`Hitzez ekiteko garaia´ dugu aurtengo Ahobiziak eta Belarriprestak
Aurtengoa Euskaraldiaren hirugarren edizioa da, eta aurtengo leloa `Hitzez ekiteko garaia´ dugu. Hitzez hitzarekin hasten da leloa, gurea ez delako euskararen alde egotea ezta euskararen aldeko ekimena antolatzea ere; gure helburua Euskaraldia hitz eginez egiten da. Ekiteko hitzak ordea, ekintzara…
Lagunduko al zenuke Euskaraldia antolatzen?
Hementxe dago Euskaraldiaren hirugarren edizioa, eta aurten lan egiteko modu berri batekin antolatuko da ekimena Tolosaldean. Ekintza zehatzetarako eta momentu puntualetan boluntarioak behar dira; euskaltzaleen laguntza ezinbestekoa da horretarako. Orain hasi eta abenduaren 3ra bitarte egin beharreko lanak honakoak dira:…
EUSKARA HUTSEAN BIZI NAHIKO AL ZENUKE?
Ez dugu euskaraz hitz egiten nahiko genukeen guztietan. Batzuetan besteak euskararik ulertzen ez duelako izaten da; baina, gehienetan, gure ezinagatik izan ohi da, izan psikologikoak, izan emozionalak. Bada ezin horiek gutxiagotzeko doako ikastaroa jarri du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak. Parekoa…
Euskaraldiaren amaierako bideoa: ‘Kopla berriak erantzuteko jarriak
Galtzaundi Euskara Taldeak kantu bat egokitu du 2020ko Euskaraldiaren amaierarako. Mikel Artolak idatzi ditu kantuaren koplak eta Olaia Toral, Maider Iñurrita eta Iker Gonzalezek musikatu. Bideoan entzun daiteke abenduaren 4rako egokitutako abestua:
Maialen Lujanbioren hitzaldi arrakastatsua TOPICen
Galtzaundi Euskara Taldeak Euskaraldiaren aitzakian antolatutako bigarren saioa izan da Maialen Lujanbiok Tolosako TOPIC zentroan eskainitakoa. Bertsolari hernaniarrak hizkuntzaren eta sorkuntzaren inguruko gogoetak plazaratu ditu TOPIC aretoa bete duten entzuleen aurrean eta horretarako, bertsoez ere baliatu da Lujanbio.