Galtzaundi Euskara Taldeko Imanol Artola eta Eusko Jaurlaritzako Estibaliz Alkorta ETBko Ahoz Aho saioan izan dira Euskaraldiaren nondik norakoak azaltzen. Jarraian saioko bideoa
Euskarak 365 Egun
Euskarak 365 Egun dinamikaren barruan egiten diren ekintzak eskualde mailan gauzatzen ditu Galtzaundi Euskara Taldeak.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
[BIDEOA] Euskara da gure indarra
Entrenamendua dute Anderrek eta Unaik. Gaurkoan, ordea, aldaketa garrantzitsua nabaritu dute: txipi entrenatzailea belarripresta dela ohartu dira. Ez zuten uste entrenatzailearekin euskaraz hitz egin ahal zutenik.
[BIDEOA] Erdaraz ari gara euskaraz ari garelakoan
Maria eta Mikel txakurra paseatzen ari direla topatu dira. Txakurrekin euskaraz ari dira eta beraien artean ere horrela ari direla uste duten arren, gaztelaniaz hitz egiten dute. Ohitura hori aldatu beharra dutela erabaki du Mariak.
Euskaraldian izen emateko epea ireki da, aukeratu zure rola!
Ostegunetik aurrera eta azaroaren amaierara arte, izena eman beharko dute Euskaraldia parte hartu nahi duten herritarrek. Eskualdeko herrietan izen-emate puntuak izango dira herritarren eskura, eta internetez ere, www.euskaraldia.eus webgunean eman ahalko da izena. EMAN IZENA HEMEN Izena eman ondoren, ariketa…
11 arrazoi Euskaraldian parte hartzeko: Bideoa
Euskaraldiaren Tolosaldeko hamaikakoko kideek beren ikuspegia azaldu dute Euskaraldiaren inguruan. Bakoitzak bere esparrutik, Euskaraldian parte hartzeko dituzten arrazoi pertsonalak azaldu dituzte bideo batean.
Euskaraldiaren Tolosaldeko hamaikakoa aurkeztu da
Irailaren 18an, eskualdean Euskaraldiaren enbaxadore izango direnak aurkeztu dira Tolosako Euskal Pizkundea plazan. Arpegi ezagunez eta anonimoz osatuta, Tolosaldeko hamaikakoan elkartu diren hamaika pertsonek baietz esan diote Euskaraldiari, baietz esan diote 11 egun horietan ahobizi zein belarriprest izateari… Irakurri sarrera…
Elkarlanerako hitzarmena berritu dugu Tolosako Udalarekin
Galtzaundi Euskara Taldeko lehendakari Xabier Saizarrek eta Tolosako alkate Olatz Peonek euskararen erabilerari begirako normalizazio lanak burutzea xede duen elkarlanerako akordioa izenpetu berri dute. Hori horrela, Udalak diruz lagunduko ditu Galtzaundik burutuko dituen ekimenak; urtebeteko epealdia izango du hitzarmenak. Akordioan…
Euskaraldia martxan da Tolosaldean!
Tolosaldeko ia herri guztietako herritarrak eta udal ordezkariak bildu dira Zizurkilgo Joxe Arregi plazan astearte arratsaldean. Izan ere, azaroan egingo den Euskaraldiari begira jarrita daude eskualdeko herri gehien gehienak. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskararen erabilera hauspotzeko asmoz antolatutako egitasmoa da…
Euskaraldia Tolosan: maiatzeko bilera
Dagoeneko Euskaraldia antolatzeko bi bilera egin dira Tolosan eta batzordea forma hartzen ari da: guztira 55 pertsona baino gehiago elkartu dira azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoan gauzatuko den ariketa soziala martxan jartzeko. Hurrengo bilera asteazkenean, hilak 23, Kultur…
Tolosan Euskaraldia antolatzen: Hasi gara!
Martxoan egindako bilera irekian erabaki zen Tolosak Euskaraldian parte hartzea. Dagoeneko izena emanda du Tolosak eta eskualdeko hainbat herrirekin batera agertzen da euskaraldia.eus webguneko mapan. Erabakia hartuta eta lehenengo bileran hainbat gai jorratu eta gero, Euskaraldia Tolosan antolatzeko bigarren saioa…