Tolosaldeko arrandegi guztiek hartuko dute parte “Gurea bai freskoa!” kanpainan. Arrainen izenak euskaraz jartzeko etiketa bereziak sortu dira arrandegietarako. Azaroaren 5etik 23ra opari-txartelak zozketatuko dira arrandegietako bezeroen artean. Euskararen erabilera areagotzea helburu, “Gurea bai freskoa!” kanpaina jarri du martxan Galtzaundi…
Euskarak 365 Egun
Euskarak 365 Egun dinamikaren barruan egiten diren ekintzak eskualde mailan gauzatzen ditu Galtzaundi Euskara Taldeak.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
Tolosaldeko euskaltegietan izena emateko epea ireki da
Aitzol Udal euskaltegiak eta Tolosaldeko AEK-k 2024/2025 ikasturtean eskualdean eskainiko diren euskara ikastaroak aurkeztu dituzte Asteasun. Ikasturte honetan eskualdeko hamar herritan izango da euskara ikasteko aukera: Alegian, Anoetan, Asteasun, Ibarran, Ikaztegietan, Iruran, Lizartzan, Tolosan, Villabonan eta Zizurkilen. Herrian bertan euskara…
Tolosaldeko gazteek 30 kutxa margotu dituzte euskararen aldeko mezuekin
Kaleek ere hitz egiten dute. Hitz egiten dute seinaleek, hitz egiten dute erakusleihoek, kartelek, kamisetek, baita pintadek ere. Gure hitzak geuk esan ezean ez ditu beste inork esango, eta, kantuak dioen bezala, ahaztu egin daitezke, galdu. Horregatik, Galtzaundi Euskara Taldeak…
Zatoz ahalduntze taldeetara, eta bizi zaitez euskaraz zailtasunik gabe
‘Euskaraz bizi gaitezke’ izeneko euskaldunen ahalduntze tailerra jarriko du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak. Doako tailer horretan izena ematen duenak euskaraz bizitzeko topatzen dituen zailtasunei aurre nola egin landuko du. Laugarren urtez jarraian antolatu da ikastaroa, eta aurtengoan Amasa-Villabonan izango dira saioak, apirilaren 24tik…
Euskararen kale-erabileraren nagusitasuna egonkortzen ari da Tolosan
Azken 38 urtetan erabilerak 23 puntu egin ditu gora eta 1985tik hona ia bikoiztu egin da. 2023ko neurketaren datua orain arte erregistratutako altuena da, 2022ko neurketarekin batera. 2019tik aurrera, gaztelaniaren aurretik kokatu da euskara Tolosako kaleetan eta euskararen nagusitasuna egonkortzen…
‘Tolosaldean behin’ lehiaketa izan da Euskararen Eguneko protagonista eskualdean
Abenduaren 3an ospatu zen Euskararen Eguna eskualdean eta herri askok, Galtzaundi Euskara Taldeak proposaturiko ‘Tolosaldean behin’ lehiaketa txertatu zuten beraien egitarauetan. Galtzaundi Euskara Taldeak, urtero egiten die Euskararen Eguna ospatzeko proposamena herriei eta aurtengo proposamena herrietako kaleetan jai-giroan ospatzearena izan…
Euskararen Egunaren bueltan, agenda bete-betea herriz herri
Abenduaren 3an ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna. Tolosaldeko herriek Euskararen Eguna ospatzeko egitarau zabala antolatu dute eta ekintzak astean zehar banatu dituzte. Hala nola, Galtzaundi Euskara Taldeak proposatutako ‘Tolosaldean Behin’ lehiaketa ere eskualdeko hamaika herritan egitea aurreikusten da. Jarraian, eskualdeko…
‘Tolosaldean Behin’, Euskararen Eguneko aurtengo jolasa
Urtero bezala, aurten ere euskararen egunerako proposamena landu du Galtzaundi Euskara Taldeak; eta, iaz bezala, jolasa eta jokoa uztartzen dituen proposamen ludikoa proposatu du: ‘Tolosaldean Behin’ lehiaketa. Eskualdeari buruzko 22 galderez osatutako lehiaketa da Tolosaldean Behin, eta izenak aditzera ematen…
‘100 ahots baietz!’ teknologiari euskaraz irakasteko maratoia, abenduaren 2an
Euskaldunok aurrean dugun desafioetako bat da egunero erabiltzen ditugun mugikorrek, ordenagailuek eta bestelako tresna teknologikoek euskaraz egitea eta ulertzea. Teknologiari euskaraz irakastea falta da, eta, horretan laguntzeko, Tolosaldeko maratoia antolatu da abenduaren 2an. 100 ahots biltzeko erronka jarri da eskualdean…
Euskaraz bizitzeko ditugun zailtasunak gainditzeko tailerra jarriko da martxan, Zizurkilen
‘Euskaraz bizi gaitezke’ izeneko euskaldunen ahalduntze tailerra jarriko du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak. Doako tailer horretan izena ematen duenak euskaraz bizitzeko topatzen dituen zailtasunei aurre nola egin landuko du. Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean izango dira saioak eta urriaren 3an hasiko da tailerra. Hamabostean…