Urteroko zita prest du Galtzaundi Euskara Taldeak. Aurten, maiatzaren 9an egingo du euskara elkarteak urteko bilkura nagusia. Hitzordua Anoetako udaletxean izango da, 19:00etatik aurrera, eta 2018. urteko balantzearekin batera, 2019ko egitasmoaren aurkezpena egingo da Galtzaundikideen aurrean. Zuzendaritza Batzorde berria ere…
Bestelakoak
Eragile ezberdinen artean sortutako elkarlanak.
Tabernako bertso saioko irudiak
Imanol Irazustabarrena, Maialen Akizu, Txomin Azpiroz, Eli Pagola, Oier Iurramendi eta Beñat Mujika bertsolariak aritu dira ostegunean Ibarrako plazako Galtzaundi tabernan. Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faserako girotze saioa izan da ostegunekoa, hastear den txapelketarako entrenamendua. Imanol Artola ‘felix’ izan da gai-jartzailea eta…
Iñakik eta Manexek eraman dute Korrikako lekukoa
Goizean goiz igaro da Korrika Tolosaldetik eta Galtzaundi Euskara Taldeari Tolosako Berazubi auzoan egokitu zaio lekukoa eramatea. 21. edizio honetan, Galtzaundi Iñaki Olaetxea eta Manex Kortajarena zuzendaritzakideek ordezkatu dute. Urte mordoa egin dituzte biek ala biek zuzendaritza karguetan eta aurten,…
Berazubiko zubian hartuko dugu lekukoa
Larunbat goizaldean iritsiko da Korrika eskualdera eta beti bezala, Galtzaundik eskuratu du bere kilometroa. Tolosako Berazubi auzora doan zubian hartuko du Korrikaren lekukoa Galtzaundik, 2.190 kilometroan, eta paper eskola pareraino eramango du. 4:22ean izango da hori eta Manex Kortajarena eta…
Bertso-saioa izango dugu tabernan
Aste santuko oporrak pasa ostean, hileko azken osteguna izango dugu eta Galtzaundi tabernan, betiko legez, kultur ekitaldi bat antolatu da. Oraingo honetan, apirilaren 25ean, bertso-saioa antolatu da tabernan, Harituz Bertsozale Bilgunea, Iraulio Panttalone Hernaniko Bertso-Eskola eta Ibarrako Euskara Taldearekin elkarlanean.…
Auzolanerako deia gailu teknologikoek euskaraz ulertu dezaten
Gailu teknologiko ezberdinak hizketaren bidez erabiltzea oso arrunta bihurtu da, baina oraindik, gailuei erdaraz hitz egitea ezinbestekoa izaten da. Egoera hori aldatzeko asmoz euskararen hizketaren ezagutzarako motor libre bat osatzeko helburua du Librezale elkarteak sustatutako Common Voice ekimenak. Milaka euskaldunen laguntza…
Karrereren ipuinak, txikien eta nagusien gozagarri
Ostegunean, Joxemari Karrere ipuinkontalaria izan da Galtzaundi tabernako hileko ekitaldiko protagonista. Ahoz Aho Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiarekin elkarlanean antolatutako saiora haurrak eta gurasoak gerturatu dira eta ederki gozatu dute Karrereren kontakizunez. Korrika Kulturalaren agendan ere kokatu da emanaldia.
[GUTUNA] Bejondeizula Kabi Alai!
Inauteriak amaitu berri ditugun honetan, gure eguneroko jardunari heldu berri diogu. Astebeteko eromenaren eta festaren ondoren, atzera begira jartzean, pozik eta itxaropentsu gogoratzen dugu aurtengo Ostegun Gizen eguna. Aurrerapena izan zen egun batzuk lehenago Kabi Alai elkarteak sareetan aireratu zuen…
Laponiako Sami talde batek bisitatu du Galtzaundi
Pablo Dendaluzek, Iker Iriartek, Josu Iztuetak eta Aitor Ossak egindako bidaian oinarritutako Arrastoan dokumentalak hartu-emanerako bidea ere ireki du euskaldunen eta samien artean. Haien eskutik, Euskal Herrira etorri da Laponiako ordezkaritza bat eta ostegunean, Galtzaundiren egoitzan izan dira euskara elkarteko jardunaren berri izateko.…
Errigora: Nafarroako olioa eta kontserbak eskatzeko aukera
Aurten ere bueltan da olio eta kontserben Errigorako kanpaina. Oraingo honetan gainera nobedadeekin dator, izan ere, ohiko olio eta kontserbez gain, arroza eta kamisetak eskatzeko aukera ere badago. Eskaerak martxoaren 7tik 22ra egin daitezke Galtzaundiren bulegoan edota online. Olioa eta kamisetak…